Politika -

U23

Kongresuko Mahaia osatzeko negoziazioak aurrera doaz, Juntsen erabakiaren zain

Ezkerreko taldeak "diskrezioz" ari dira lanean, alderdi "aurrerakoiek" Kongresuko Mahaian gehiengoa izan dezaten. Gorte Nagusiak eratzeko bilkura ostegunean (10:00) egingo da eta Juntsek minutu batzuk lehenago erabakiko du bere jarrera.

Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuko Mahaia osatzeko 48 ordu baino gutxiago falta diren honetan, alderdiek isilpean eta "diskrezioz" negoziatzen jarraitzen dute.

Pilar Alegria PSOEn bozeramaileak azken orduetan adierazi duenez, Kongresuko Mahaiak "gehiengo aurrerakoia" isla izan behar du, eta "zuhurtzia" eta "elkarrizketa" eskatu ditu negoziazioetarako. PSOEk eta Sumarrek baztertu egin dute Kongresuko Mahaiko presidente EAJko diputatu bat izatea, asteburuan Coalicion Canariak proposatu bezala. 

Gaur Radio Euskadin Sumarreko diputatu hautatu den Enrique Santiagok nabarmendu duenez, alderdi nazionalistek ordezkaritza izan behar dute Kongresuko Mahaian. Edozein kasutan, uste du presidente kargua PSOEri dagokiola "indar progresista eta demokratiko guztien artean ordezkaritza handiena duen alderdia" baita. 

Juntsekin zabaldutako elkarrizketen harira, Santiagok ukatu egin du balizko amnistia negoziatzen ari direla.

Espainiako Gorte Nagusiak eratzeko saioa ostegunean 10:00etan hasiko da eta Juntsek goiz horretan erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu. Izan ere, zuzendaritzaren bilera telematikoa deitu du 08:00etatik 09:45era.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainia Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Sumar Mugimendua Junts per Catalunya