Politika -

lurraldetasunaren auzia

Konbentzio konstituzional batek nazio aniztasunaren "bidegurutzeari" bide emango lioke, Urkulluren ustez

Lehendakariak 2018an proposatu zuen kontzeptu bat, kultura anglo-saxoian erabilia, berreskuratu du 'El Pais' egunkarian kaleratu duten artikulu batean. Urtebeteko epean aldebiko foro bat deitzea proposatu du Konstituzioa aztertu eta lurraldetasun eredua eguneratzeko.

Urkullu, herenegun, gobernu bileraren osteko agerraldian. Argazkia: EFE
Urkullu, herenegun, gobernu bileraren osteko agerraldian.
Urkullu, herenegun, gobernu bileraren osteko agerraldian. Argazkia: EFE

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, konbentzio konstituzional batek, herenegun urte politikoari ekiteko agerraldian proposatu zuen baliabideak, Espainiako Estatuko nazio aniztasunaren "bidegurutzeari" irtenbidea emango lioke.

Hala nabarmendu du gaur El Pais egunkarian kaleratu duen iritzi artikulu batean ("Euskal autogobernua eta Estatuko eredu nazio anitza. Borondatea badago, akordioa posible da" du izenburutzat). 

Urkulluk azaldu duenez, kultura politiko anglo-saxoian erabilitako baliabidea da, eta ez litzateke Espainiako Konstituzioa aurrez aldatu behar. Zehatz jarrita, aldebiko foro horrek "1978ko Konstituzioak ondo konpondu ez zuen lurraldetasunaren auzia" aztertu eta eguneratzeko ardura edukiko luke. Lehendakariaren hitzetan, konbentzioa ez da "formula magikoa edo oztopo gabeko bidea", baina "etorkizuneko garapenerako aukera berriak" ematen ditu; izan ere, "borondatea" baino ez da behar, horren iritzian.

Konbentzioa egiteko une egokia dela uste du Urkulluk, uztailaren 23ko hauteskunde orokorren emaitzek "Estatuko aniztasuna berretsi" baitzuten. Hori horrela, "akordio bikoitza" proposatu du. Batetik, "autogobernuari buruzko konbentzio konstituzionala deitzeko eta garatzeko oinarrien inguruko akordio bat sinatzea". Horen harira, zehaztu du oinarriok Estatuaren nazio aniztasuna aitortu beharko luketela, eta aldebikotasuna eta "berme-sistema edo erabakitzeko gaitasun itundua" barne eduki beharko lituzkeela. Bestetik, data ere proposatu du lehendakariak; urtebeteko epea planteatu du konbentzioa egiteko, eta, horren ustez, honakoak aztertu beharko lirateke bertan: "Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren egungo egoera eta etorkizuna", "foru-oinarriak dituzten erkidegoen autogobernua" eta "nazionalitate historikoen autogobernua".

Erreakzioak

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu egin du Urkulluk konbentzio konstituzionalaren ideia planteatu izana. Euskadi Irratian eskaini duen elkarrizketa batean gogorarazi duenez, "lehendakaria proposamenak egiten ari da etengabe". 

Bestalde, Felix Bolaños Espainiako Gobernuko jarduneko Presidentetza ministroak adierazi du lehendakariaren proposamena "oso legitimoa" dela. 

Felix Bolaños, Urkullu lehendakariaren proposamenari buruz: ''Oso proposamen legitimoa iruditzen zait''
Felix Bolaños, Urkullu lehendakariaren proposamenari buruz: ''Oso proposamen legitimoa iruditzen zait''
Felix Bolaños, Urkullu lehendakariaren proposamenari buruz: ''Oso proposamen legitimoa iruditzen zait''

0:35
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Galizia EAEko Autonomia Estatutua