Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

Buruzagi jeltzalearen hitzetan, oraindik ez dago ezer itxita. Espainiako Gobernurako hauteskundeak berriro egiteko aukera zabalik ikusten du, bai PSOEk bere "kalkulu demoskopikoa" duelako, edo baita, akordiorik ez dagoelako.

Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

0:53

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea berriro gobernuburu izendatzeko negoziazioak ez atzera ez aurrera daude eta hauteskunde orokorrak errepikatzeko aukera zabalik dago. Hala esan du gaur Aitor Esteban EAJren bozeramaileak Kongresuan, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.

Ziurtatu duenez, EAJk "ezer gutxi" hitz egin du inbestiduraren inguruan PSOErekin, eta gaur gaurkoz "egoera atzoko bera da". "Ez dago nobedaderik", azaldu du.

Estebanen ustez, Juntsek "mugitu behar du fitxa aurrena", eta ondoren hasiko dira beste alderdiak urratsak zehazten, tartean, EAJ.

Agertoki honetan, Espainiako Gobernurako hauteskundeak berriro egiteko aukera zabalik ikusten du, bai PSOEk bere "kalkulu demoskopikoa" duelako, edo baita, akordiorik ez dagoelako.

Balizko amnistiari buruz galdetuta, Estebanek esan du gai horren inguruko negoziazioa ERCri eta Juntsi dagokiela, eta ikusteko dagoela "zein formula" erabiliko den, baldin eta eskari horrek aurrera egiten badu.

Bestalde, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruaren atzoko hitzaldiaz ere hitz egin du EAJren bozeramaileak. "Probokatzailea" iritzi dio Feijooren diskurtsoari, eta EH Bilduri eta EAJri batera erantzutea, berriz, "errespetu falta" dela adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika EAJ-PNV PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak