Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Amnistiaren legearen inguruan "aspalditik daude zirriborroak", Estebanen hitzetan

EAJren diputatuak iragarri duenez, jeltzaleak hasi dira Sanchezekin negoziatzen, baina hauteskunde errepikapena baztertu gabe. Juntsek eta PSOEk erreferenduma negoziatzen ari ote diren galdetuta, ez du zehatz erantzun: "Ez dakit zer planteatu duten, ezta ze terminotan ere".

Esteban, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media
Esteban, elkarrizketaren une batean.
Esteban, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zarata bazegoen zerbait zegoelako da", horrela laburbildu du Aitor Esteban EAJren diputatu eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Juntsen eta PSOEren artean amnistiari buruz dauden negoziazioak. Are gehiago, argitu du "zirriborroak" egon badaudela "aspalditik, lehenagotik". Hori bai, gaur-gaurkoz "akordiorik ez" dagoela zehaztu du. 

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan galdetu badiote ere, Estebanek ez du garbi erantzun katalanak eta sozialistak erreferendumaz ere ari ote diren. "Ez dakit planteatu duten, eta ez dakit zer terminotan egin duten ere. Dakigun bakarra Kataluniako Parlamentuaren adierazpena hor dagoela, eta nahiko orokorra da", gaineratu du. 

Bestalde, jeltzaleen eta PSOEren arteko elkarrizketak hasita daudela iragarri du Estebanek. "Hasi gara bai, lehenago batzar batzuk egin baditugu ere. Ikusiko dugu zelan garatzen den. Autogobernu gaiak, gai ekonomikoak, eta legegintzaldi osoko kontuak daude tartean", zehaztu du. Hori bai, akordioa lortu arte "isilpean" gordeko dutela azpimarratu du, negoziazioak "zailak" izango baitira. Beste behin, urtarrilean hauteskundeak egoteko aukera ez du baztertu Estebanek. 

EAJren diputatuak uste du legegintzaldi honetan duten "indarra" baliatu beharko luketela balizko bazkideek, eta besteak beste, etxebizitza legea negoziatu. Horren inguruan, berretsi du arauak EAEko eskumenak urratzen dituela. "Eskumenak urratzen dituela ukatzen duen bakarra Bildu da, ERCk bere jarrera zuzendu du eta BNGk ez zuen alde bozkatu", argitu du. Azpimarratu duenez, hura "konpontzeko" egiten dute lan, eta hala, Konstituzionalean helegitea saihestu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika EAJ-PNV PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya Espainiako Amnistia Legea gaur