Politika -
GIPUZKOA
AHTaren lanetako hondeamakina bati su eman diote eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak egin dituzte Errenterian
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi duenez, obrako etxolan Ertzaintzaren aurkako "pintada iraingarriak" egin dira, beste behin, horren hitzetan, "euskal poliziarekiko gorrotoaren diskurtsoa elikatuz".
EITB MEDIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du bart ezezagun batzuek Abiadura Handiko Trenaren obretako hondeamakina bat erre dutela Errenterian.
Sare sozialen bidez, Erkorekak kritikatu egin du ekintza hori, eta gaineratu duenez, haren ondoan dagoen obrako etxolan "pintada iraingarriak egin dizkiote Ertzaintzari, euskal poliziarekiko gorrotoaren diskurtsoa elikatzen duten hitzak".
Sailburuaren hitzetan, "gutxi batzuen intolerantziak Euskadiko errespetua eta bizikidetza kaltetu ditu" eta "lehengo garaietako ekintzak itzuli dira".
Horren aurrean, babesa eta elkartasuna adierazi dio Ertzaintzari, "Euskal Herritik jaiotako polizia kidegoari, Euskadiren askatasuna defendatzeko eta bermatzeko".