Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Andueza: "Beti erakutsi izan dugu Estatutua betetzeko borondate politiko argia"

PSE-EEren buruzagiak onartu du, hala ere, "zailtasunak" daudela bidean, "gauzak ongi egin" nahi dituztelako eta "berme juridikoa" eman nahi dutelako. "Franco goraipatzen dutenen" ondoan egotea leporatu dio PPri.

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Eneko Andueza:''PPri gustatzen ez zaiona demokrazia bera da''

1:28

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du sozialistek "beti" erakutsi dutela Gernikako Estatutua osorik betetzeko eta falta diren eskumenen transferentziak egiteko "borondate politiko argia".

Buruzagi sozialistak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, eta PSOEk eta EAJk egin duten inbestidura akordioaren harira, adierazi duenez, betetzeko "borondatearekin" egin dute ituna, baina aitortu du transferentzia guztiak egiteko bi urteko epea "batzuetan" ezin dela bete, prozesuan "zailtasunak" daudelako, beharrezko "berme juridikoa" lortzeko, besteak beste.

"Espainian sozialistek agintzea ona da Euskadirentzat", ezarri du, "Euskadiri transferentzia gehien" eman diotenak sozialistak direla gaineratu aurretik.

PSOEk eta Juntsek amnistiaren inguruan lotutako akordioarengatik piztu den protesta oldeari dagokionez, salatu du PP "arduragabekeriaz" ari dela jokatzen, eta "Franco goraipatzen dutenen" ondoan ari dela jartzen.

Anduezak esan du ohikoa dela PPrengan nahi duen zerbait lortzen ez duenean "kasketa" bat harrapatzea, baina kasu honetan badirudiela "ez zaiola demokrazia gustatzen", "zalantzan" jartzen ari baita.

Zentzu horretan, popularrei gogorarazi die Kongresuko 350 diputatuetako 179ren babesa izango duela PSOEk, eskuindarrek dituztenak baino 1,5 milioi boto gehiagoren babesa, alegia.

Hamahiru atxilotu eta sei zauritu Ferrazen, bederatzigarren protesta egunean
Hamahiru atxilotu eta sei zauritu Ferrazen, bederatzigarren protesta egunean
Hamahiru atxilotu eta sei zauritu Ferrazen, bederatzigarren protesta egunean

1:10

Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra alderdikide historikoen kritikak direla eta, esan du "protagonismoa bilatzeko" helburuz egindakoak direla, eta "PSOEren siglek ordezkatzen dutenetik oso urrun" daudela. "Faltan bota nituen kanpainan. Ez nituen ikusi eta ez nituen entzun jokoan hainbeste zegoen une batean. Ez ditut ikusi PPk gobernuak osatzeko Voxekin bat egin duenean", gehitu du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldiaren balorazio "positiboa" egin du, eta "oso zaila" ikusten du oposizioko alderdiren batek aurrekontu proiektuarekin bat egitea, alderdiak "hauteskunde aurreko espazioa" bilatzen ari direla iritzi baitio.

Andueza: "Siempre hemos demostrado voluntad política inequívoca para cumplir el Estatuto"
Andueza: "Siempre hemos demostrado voluntad política inequívoca para cumplir el Estatuto"
Andueza: "Siempre hemos demostrado voluntad política inequívoca para cumplir el Estatuto"

play icon 23:07
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak EAEko Estatutua Eneko Andueza