Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sanchezen inbestidurako astea; Gaza, erasopean; eta Tourraren eragina Euskadin

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Sanchezen inbestidurako astea: Uztailaren 23an hauteskunde orokorrak egin zirenetik 16 aste edo 112 egun igaro direnean, Espainiako Gobernua ez da oraindik osatu. Itxura guztien arabera, ezusterik ezean, hasi berri den astean Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu izendatuko dute, eta azken hilabeteetako blokeo politikoari amaiera emango zaio. Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak inbestidura saioa noiz deituko duen ezagutzeko zain, azaroaren 15a eta 16a dira indarra hartzen ari diren datak.

-Gaza, erasopean: Gerra hasi zenetik lehen aldiz, Zerrendan bizi diren espainiarrek Espainiak Jerusalemen duen Kontsulatuaren baieztapen ofiziala jaso dute ebakuazio planei buruz. Egunero 30-40ko txandetan, 200 bat espainiar ateratzea da asmoa.

-Tourraren eragina Euskadin: Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ko Frantziako Tourraren irteerak Euskadin izan duen eraginaren gaineko txostena aurkeztuko dute. 13:30ean, Bingen Zupiria sailburuak horri buruzko azalpenak emango ditu, EH Bilduk hala eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txirrindularitza Frantziako Tourra Berriak Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez albisteak Gazako albisteak Gaurko titularrak Albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Hamas gaur