Politika -

INBESTIDURA EZTABAIDA

Sanchezek amnistia babestu eta elkarrizketaren, barkamenaren eta elkar ulertzearen alde egin du

Hautagai sozialistak Espainiako egoera politikoaren azterketa sakona egin du hitzaldiaren lehen minutuetan, eta Alderdi Popularra eta Vox gogor kritikatu ditu. Era berean, proposamen sorta iragarri eta amnistia legeari babes osoa eman dio.

Pedro Sanchez hitzaldian zehar. Irudia: EFE
Pedro Sanchez hitzaldian zehar. Irudia: EFE
Pedro Sanchez hitzaldian zehar. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak asteazken honetan inbestidura eztabaidaren goizeko saioan egoera politikoaren azterketa sakona egin du, gogor kritikatu ditu PP eta Vox, "gorroto mezuen" sustatzaile direla iritzita. Era berean, proposamen sorta bat iragarri du eta amnistiaren legea guztiz babestu du.

Lau hizkuntzatan egin du agurra Sanchezek, eta modu baketsuan manifestatzen ari direnekiko errespetua adieraziz ekin dio inbestidura hitzaldiari. 12:00etan hasi eta ia bi ordu iraun du saioak, eta hitzaldian zehar buruzagi independentisten amnistia guztiz babestu du hautagai sozialistak, "bizikidetza hobetzen" lagunduko duen "itxaropen sendoak" daudela argudiatuta.

Hala ere, onartu du litekeena dela "herritar askok iritzi bera ez izatea", eta "horren jakitun" dela eta "errespetatzen duela" ere adierazi du.

Sanchez: ''Kidetasunaren defentsan, amnistia emango diegu 'proces' auzian auzipetutako pertsonei''
Sanchez: ''Kidetasunaren defentsan, amnistia emango diegu 'proces' auzian auzipetutako pertsonei''
Sanchez: ''Kidetasunaren defentsan, amnistia emango diegu 'proces' auzian auzipetutako pertsonei''

0:11

Eskuin muturra gogor kritikatu du presidentetzarako hautagaiak bere mintzaldian, eta demokraziaren "harresi" gisa aurkeztu du bere burua, PPk eta Voxek bultzatzen duten "eskuin atzerakoiaren" aurka.

Buruzagi sozialistak adierazi duenez, koalizio gobernu aurrerakoi bat beharrezkoa da aurrera egiteko. Hala, Ganberari ohartarazi dio "aukeratu" egin behar dela emakumeen ahalduntzearen alde egiten dutenen edo "sukaldean giltzapetu nahi dituztenen artean", aurrera egin nahi dutenen edo "gorrotoaren profetekin" bat egin nahi dutenen artean, PP eta Voxi erreferentzia eginez.

Demokraziaren 'harresi' gisa agertu da Sanchez, PPk eta Voxek bultzatzen duten 'eskuin atzerakoia'ren aurka

1:21

Iragarritako neurri sorta

Sanchezek inbestidura hitzaldia baliatu du hainbat iragarpen egiteko, tartean nagusienetakoa, inflazioari aurre egiteko neurriak luzatu egingo direla 2024ko ekainera arte, gutxienez. Hala, elikagaiei eta oinarrizko produktuei BEZ baxua ezartzeko politikak mantendu egingo dira, eta, era berean, 38 mila eurora igoko dute familia bat zaurgarri gisa hartzeko gehienezko errenta.

Elikagaien BEZa 2024ko ekainera arte jaistea, eta gazte eta langabeentzat doako garraioa agindu ditu Sanchezek

2:43

Garraio publikoari lotuta, berriz, esan du datorren urtetik aurrera doakoa izango dela adin txikikoentzat eta langabetuentzat, eta erkidegoekin landuko dutela neurria gaineratu du.

Horiek izan dira zehaztu dituen neurri nagusiak, baina bestelakoak ere iragarri ditu; Esaterako, Osasun Mentalaren Estatu Ituna agindu du psikologo eta psikiatrak gehitzeko, elizako abusuen biktimei kalte ordainak emateko funts bat, edo LGTBI politikak indartuko dituztela.

Era berean, zerga politikei dagokionez, gehien dutenek gehiago ordainduko dutela hitz eman du, eta energia berriztagarriei lotuta erronka bat jarri du: Hamarkada hau amaitzerako Espainiako Estatuan kontsumitzen den energiaren erdia iturri berriztagarrietatik lortzea.

Gazan su etena ezartzeko eta Estatu Palestinarra aitortzeko deia

Bere diskurtsoaren hasieran, Sanchezek legegintzaldi honetan Estatu palestinarra aitortzeko lan egiteko konpromisoa hartu du, bai Espainian, bai Europa mailan: "Gazako sarraskiari uko egiten diogu", adierazi du, eta su-etena ezartzeko eskatu du. Aldi berean, Hamasek bahitutako pertsonak "berehala askatzeko" eskatu du.

Sanchezek Gazan su etena ezartzeko eta Estatu Palestinarra aitortzeko deia egin du bere hitzaldiaren hasieran

0:41

PSOEren hautagaiak Gobernu itunen aurka PPk eta Voxek sustatutako "manifestazio baketsuak" errespetatzen dituela esan du Sanchezek, baina Konstituzioak "ariketa demokratiko gehiago eta hauteskundeetan bozkatzea baino ez" duela aurreikusten gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Alderdi Popularra Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Vox Kataluniako prozesua Amnistia Legea