Politika -

Hauteskundeak

Joseba Diez Antxustegi izango da segur aski EAJren Arabako zerrendaburua

Batzarkide jeltzalea ez zegoen Euzkadi Buru Batzarrek egin zuen lehen zerrenda-proposamenean, baina babes zabala lortu du afiliatuen artean udal asanbleetan.

Joseba Diez Antxustegi. Argazkia: EAJ
Joseba Diez Antxustegi. Argazkia: EAJ
Joseba Diez Antxustegi. Argazkia: EAJ

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Diez Antxustegi EAJk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramailea izango da segur aski alderdi jeltzalearen zerrendaburua lurralde horretan, udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EITB jakin duenez.

Antxustegiren izendapena ezustea da: haren izena ez zegoen Euzkadi Buru Batzarrek egin zuen lehen zerrenda-proposamenean, baina babes zabala lortu du afiliatuen artean udal asanbleetan.

Arabako Herrialde Batzarrak argi berdea emango dio gaur 30 pertsonak osatuko duten zerrendari, baina alderdiaren Aberri Batzarrak berretsiko ditu behin betiko hautagaitzak, urtarrilaren 27an.

Bizkaian, Imanol Pradales izango da zerrendan lehena, eta larunbatean lehendakarigai izendatuko du ofizialki EAJk, Durangon egingo duten Aberri Batzarrean.

Era berean, Gipuzkoako kasuan, Bakartxo Tejeria izango da zerrendaburua, itxura guztien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Arabako Foru Aldundia albisteak