Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Azken kontrol saioa, Altzako krimenaren epaiketa eta kanpainaren itxiera Galizian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Azken kontrol saioa: Legegintzaldi honetako azken kontrol saioa izan daitekeena egingo dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Oposizioak legegintzaldiaren balantzeaz, subiranismoaz edo hezkuntza-sistemaz galdetuko dio, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari. Osoko bilkura 09: 30ean hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da EITB.eus-en.
- Altzako krimenaren epaiketa: 2021eko ekainaren 26an Donostiako Altza auzoko txabola baten barruan jipoi bat eman ondoren 50 urteko gizon bat hiltzeagatik epaiketa gaur hasiko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Herri-epaimahaiarekin egingo dute. Lehenengo saioan epaimahaia osatuko da, eta aldeek alegazioak egingo dituzte, eta akusatuaren deklarazioa astelehenean izatea aurreikusten da.
- Kanpainaren itxiera Galizian: Igandean bozkatzera deituak daude Galizian eta gaur itxiko da hauteskunde-kanpaina. Igandean erabakiko dute herritarrek nork gobernatuko duen Xunta datozen lau urteetan. Alfonso Rueda (PP), Ana Ponton (BNG), Jose Ramon Gomez Besteiro (PSOE) eta Marta Lois (Suma) dira Galiziako Parlamentuko 75 eserlekuak lortzeko hautagaiak. PP gehiengo osoa galtzeko zorian egon daiteke.