Politika -

HAUTESKUNDEAK

PPren gehiengo osoa kolokan eta aldaketa zerumugan, Galiziako hauteskundeetan

CISen azken inkestak 38 eserleku ematen dizkio gehienez PPri, gehiengo osoa edukitzeko gutxienekoa, eta BNG 31raino irits daiteke. 2,6 milioi galiziarrek dute botoa emateko eskubidea.

Galiziarrak Venezuelan botoa ematen. Argazkia: EFE
Galiziarrak Venezuelan botoa ematen. Argazkia: EFE
Galiziarrak Venezuelan botoa ematen. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aspaldiko urteetako ikusmin handiena piztu dute igande honetarako deituta dauden Galiziako Parlamenturako hauteskundeek. Lehia estua aurreikusten da, eta ikuskizun dago Alderdi Popularrak (PP) azken lau legealdietan izan duen gehiengo osoari eusten dion.

CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak joan den astean zabaldutako inkestaren arabera, BNGk nabarmen egingo luke gora (24-31 eserleku), eta PPk irabazi bai (34-38), baina ez luke gehiengoa izango. PSdeGk hirugarren postuari eutsiko lioke (9-14), ordezkariren bat edo beste galtzeko arriskuarekin.

Alfonso Rueda (PP), Ana Ponton (BNG), Jose Ramon Gomez Besteiro (PSdeG) eta Marta Lois (Sumar) dira Xuntako presidente izateko hautagai nagusiak. Ponton izan ezik, gainerako hirurak berriak dira lasterketa honetan.

Xuntako presidente izateko hautagai nagusiak: profilak eta proposamenak

Pontonek eta Besteirok dagoeneko esan dute elkarrekin gobernua osatzeko prest egongo liratekeela Ruedaren PP boteretik kentzeko aukerak edukiz gero. Sumar eta Vox, berriz, Ganberatik kanpo gera daitezke.

2,6 milioi boto-emaile

2,6 milioi boto-emaile daude hauteskundeetan parte hartzera deituta, eta litekeena da kanpoko botoek (ia % 18) izatea giltza.

Hauteslekuak 09:00etan ireki dituzte, eta 20:00ak arte egongo dira irekita. Ordutik aurrera jakingo dira lehenengo emaitzak, nahiz eta ez diren behin betikoak izango atzerrian bizi diren galiziarren botoak zenbatu arte.

Gallegos votan en Brasil. Foto: EFE

Gallegos votan en Brasil. Foto: EFE

12. hauteskunde autonomikoak

Galizian hamaika hauteskunde autonomiko egin dituzte 1981eko urriaren 20an lehenengoak egin zituztenetik. Ordutik, sei presidente izan ditu erkidegoak, eta azkena, Alfonso Rueda, agintaldia errepikatzen saiatuko da.

Ruedak 2022ko maiatzean hartu zuen kargua, Alberto Nuñez Feijook PPren buruzagitza hartu eta Espainiako hauteskundeetan aurkeztea erabaki zuenean.

Feijóo. Foto: Efe

Feijóo. Foto: Efe

Gerardo Fernandez Albor (Alianza Popular) izan zen lehenengo presidentea (1982-1987), Fernando Gonzalez Laxe (PSdeG) iritsi zen ondoren (1987-1990), Manuel Fragak (PP) gehiengo osoarekin agindu zuen 1993tik 2005era, Emilioi Perez Touriño sozialistak hartu zuen agintea gero 2009ra arte, eta ordutik aurrera gehiengo osoa izan du PPk, Feijoorekin 2022ra arte eta Ruedarekin gaurdaino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Eguneko albisteak Albisteak Galizia Hauteskundeak Vox Galiziako Xunta