Politika -
Hauteskundeen aurrerapena
EH Bildu: "Gabezia handiko garai baten bukaera da"
Mintegik "EH Bilduk mundu guztiarekin akordio politikoak lortzeko esfortzu handia" egingo duela bermatu du.
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren iritzian, "bazen garaia euskal hauteskundeen data ezagutzeko", eta hauteskundeak aurreratzeko erabakiak "gabezia demokratiko handiko garai baten bukaera suposatzen du", gaineratu du.
Beste alde batetik, koalizio abertzaleko hautagaiak "Gobernuak egoera politiko berriaren eta krisiaren aurrean erakutsitako gabezia" azpimarratu du.
Lehendakariak astearte honetan iragarritako hauteskundeen aurrerapena aztertzeko asmoz Bilbon egindako prentsaurrekoan, "EH Bilduk mundu guztiarekin akordio politikoak lortzeko esfortzu handia egingo du", esan du Mintegik.
"Bidean"
Horren harira, "ezkerreko eta burujabetza printzipioetan sinisten duten pertsonek bidean EH Bildu koalizioa aurkituko dute", zehaztu du.