Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

M11ko atentatuan txikitutako tren bat. Artxiboko argazkia: EFE
M11ko atentatuan txikitutako tren bat
M11ko atentatuan txikitutako tren bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- M-11ko atentatuek 20 urte: Gaurko egunez, duela 20 urte, jihadistek martxoaren 11n Madrilen egindako atentatuetan, 193 pertsona hil eta 1.800 baino gehiago zauritu zituzten. Egun hartan, terrorista jihadistek jarritako 13 bonbetatik 10ek eztanda egin zuten Madrilgo Renferen aldiriko lau trenetan, Atocha, Santa Eugenia eta El Pozo geltokietan eta Tellez kalearen ondoan.

-Transferentziak: Transferentzien Batzorde Mistoa bilduko da, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostutako azken hiru eskumenen eskualdatzea berresteko: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarterako ibilbideak. Bilera telematikoa izango da, 17:00etan, eta horren amaieran, 18:00ak aldera, Olatz Garamendi sailburuak adierazpenak egingo ditu.

- Oscar sariak: Oppenheimer filmak zazpi Oscar sari irabazi ditu guztira, tartean film onenarena, gizonezko aktore protagonista onenarena (Cillian Murphy) eta zuzendari onenarena (Christopher Nolan). Zortzi izendapen bildu eta gero, Barbiek (Greta Gerwig) abesti onenaren saria baino ez du irabazi. Robot dreams Pablo Berger bilbotarraren filmak ezin izan du animaziozko film onenaren Oscar saria irabazi. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Oscarrak Migrazioa Euskal Herria Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak Madril albisteak gaur Gernikako Estatutua Terrorismoaren Biktimak Gaur Renfe Garraio publikoa