Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde kanpainaren hasiera: Euskal Autonomia Erkidegoko indar politikoek gauerdian abiatuko dute hauteskunde kanpaina, eta, une horretatik aurrera botoa eskatu ahalko dute. EAJk, EH Bilduk eta Voxek Gasteizen irekiko dute kanpaina, PSE-EEk, PPk eta Podemosek Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
- Israelen erasoa GKEen aurka: Jose Andres World Central Kitchen (WCK) gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileak ez du ontzat jo Israelek emandako identifikazio akatsaren argudioa, erasoan Hildako zazpi boluntarioen ibilgailuak argi bereizten baitziren. NATOk erasoa gaitzetsi du eta gertaturikoa argitzeko ikerketa eskatu dio Israeli.
- 2023ko errenta kanpaina: Arabako Foru Aldundian 2023ko errenta kanpaina aurkeztuko du 10:30etatik aurrera Gasteizen. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak gauza bera egingo du, 11:00etan.