Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde kanpaina: Athleticek 25. Errege Kopa irabazi izana ospatzeko ekitaldiak amaituta eta gabarra Bilboko itsasadarrean gora igo ondoren, praktikan gaur hasiko da apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina. Ofizialki duela astebete bazen ere, gaur hasiko da "benetako" kanpaina eta astebete barru, apirilaren 19an, amaituko da. Apirilaren 20ko hausnarketa egunaren ondotik, biharamunean irekiko dira hautestontziak.
- Gabarraren biharamuna: Gaurkoa Athleticen ospakizunaren biharamuna da Bilbon eta Bizkaia osoan, eta baita balantzea egiteko eguna ere. Athleticek bere 25. Kopa ospatu zuen, marka guztiak hautsi zituen harrera batekin. Gabarra izan zen eguneko protagonista nagusietako bat, 1983an eta 1984an ere gertatu zen bezala. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
- Martxoko inflazioa: Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratuko du Kontsumorako Prezioen Indizearen martxoko behin betiko datua. Martxoaren amaieran emandako behin-behineko datuaren arabera, KPIak lau hamarren egin zuen gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi zen.