Politika -
IRAGARPENA
PPk Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako manifestazioa deitu du maiatzaren 26rako, Madrilen
Amnistia Legearen aurkako manifestazioa izango dela adierazi du Borja Semper PPko bozeramaileak, baita "Pedro Sanchezen gezurren politika"ren aurkakoa eta "bere Gobernuaren, alderdiaren eta ingurukoen ustelkeria susmoengatik ere".
EITB MEDIA
Alderdi Popularrak manifestazioa deitu du maiatzaren 26rako, Madrilen, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen politikak salatzeko asmoz.
Borja Semper PPko bozeramaileak azaldu duenez, Amnistiaren Legearen, Pedro Sanchezen "buloen politikaren" eta "bere Gobernuaren, alderdiaren eta inguruaren gaineko ustelkeria susmoen" aurkako protesta izango da.
Horrela, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako kanpainaren lehen asteburuan gobernuburuaren aurka kalera ateratzeko deia egin dute, "Sanchezek botere judizialari eta prentsa libreari egindako erasoaren aurrean".