Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jaurlaritzako sailburu batzuk eta Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean. EFE
Jaurlaritzako sailburu batzuk eta Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean. EFE
Jaurlaritzako sailburu batzuk eta Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehen kontrol saioa Legebiltzarrean: XIII. Legegintzaldiko aurreneko osoko bilkura egin eta biharamunean, gaur egingo dute Eusko Jaurlaritza berriaren lehen kontrolerako saioa Eusko Legebiltzarrean. Imanol Pradales lehendakariaren eta Pello Otxandiano (EH Bildu) oposizioko buruaren arteko lehen aurrez aurrekoa izango da.

- Greba Palestinaren alde: CGT sindikatuak greba orokorrerako deia egin du Espainian eta Hego Euskal Herrian, Palestinari elkartasuna adierazteko. Espainiako Gobernuari Israelekin dituen harremanak hausteko ere eskatuko diote. Guztira, 200 elkarte eta eragilek babestu dute deialdia.

- Iraileko KPIa: Espainiako Estatistika Institutuak iraileko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu aurreratua jakinaraziko du. Abuztuan KPIa % 2,3ra apaldu zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, batez ere erregaien prezioak eraginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Nafarroa gaur Grebak gaur Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Espainia argazkiak Alderdi politikoak KPI berriak EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Palestina Kontsumoari buruzko albisteak Euskal sindikatuak Nutrizioa Elektrizitatea azken ordukoa Vox Gasolioaren prezioaren igoera Sumar Mugimendua 2024 Imanol Pradales gaur Pello Otxandiano azken ordukoa