Politika -

I-25eko istiluak

Torres-Dulce: 'Demokrazia suntsitu nahi dutenen kontra jo behar da'

Estatuko fiskal nagusiak ohartarazi du Kongresua inguratzeko deiaren harira sortutako mobilizazioek "elkarbizitza demokratikoa" urratzen dutela.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Foto: Efe
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia.
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Foto: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia "Zuzenbideko Estatua urratzen" saiatzen diren manifestazio edo protestak erreprimitzearen alde agertu dira. Haren esanetan, ezin da "ezinegon soziala" demokraziari "zilegitasuna kentzeko" erabili.

Europa Pressen gosari-informatibo batean azaldu duenez, Kongresua inguratzeko deiaren harira sortutako mobilizazioek "elkarbizitza demokratikoa" urratzen dute.

"Utz diezaiogun jendeari askatasunean manifestazioak egiten, eta erreprimi ditzagun Zuzenbideko Estatua urratzen saiatzen direnak", gaineratu du.

Fiskaltzak 35 atxilotuen inguruan hartu duen jarrerari dagokionez, Torres-Dulcek gogorarazi du atxilotuetako batzuk "harago" joan zirela eta "Kongresura iristen saiatu zirela". Hori dela eta, kasu batzuetan Estatuko erakundeen kontrako delituak izan zirela uste du, eta horiek Auzitegi Nazionalaren eskumena direla gogorarazi du.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo Gobernuko ordezkariak manifestazio eskubidea arautzen duen legea "aldatzea" proposatu zuen atzo, "ez mugak jartzeko", baizik eta "espazio publikoaren erabilera arrazionalizatzeko".

Calparsorok uste du nahikoa zigor jasotzen dutela

Horren harira, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak uste du ordena publikoaren kontrako erasoek "nahikoa zigor" jasotzen dutela eta "printzipioz, nahikoa" dela horrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea