Politika -

ETAren amaiera

Galtzeko 'zorian' egon ondoren, ETAk irabaziko ote duen beldur da AVT

''Historia zuritzeko'' helburuarekin, ''kontakizuna bere egitea'' lortzen badu ETAk garaipena eskuratuko duela uste du Angeles Pedraza AVT elkarteko presidenteak.

Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidentea, jardunaldietan. EFE
Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidentea, jardunaldietan
Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidentea, jardunaldietan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irabaztear dauden biktimek azkenean ''galduko'' ote duten beldur da Angeles Pedraza AVT elkarteko presidentea, ETAk eta berau babesten dutenek terrorismoaren historia zuritzeko helburuarekin ''kontakizuna bere egitea'' lortzen badute.

Astearte honetan Gasteizen egin dituzten 'ETAren amaiera: kontakizuna memoriarekin' izeneko jardunaldietan parte hartu du Pedrazak. Gobernuak Euskadin duen ordezkaritzak antolatuta, Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak eta Mari Mar Blancok ere hartu dute parte bertan.

ETAren erabateko amaiera lortzeko ametsa duela esan du Pedrazak hitzaldian, eta, asmo hori lortzeko, terrorismoak eragin duenaren ''benetako kontakizuna'' egitea beharrezkoa dela uste du.

Halaber, ''piztia baretzako'' asmoarekin ''adostutako bukaera'' lortzeko tentazioan ez erortzeko garrantziaz ohartarazi du.Horren aurrean, ''justizia'' aldarrikatu du. Halaber, ETAri babesa eman diotenak instituzioetan egotea gaitzetsi du Pedrazak.

Barkamen eskera

Mari Mar Blancok, bestalde, ''eraso sezesionistari aurre egiteko'' demokraten batasuna defendatu du. Halaber, terroristek barkamena eskatzea eta egindako kaltea onartzea beharrezkoa ikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea