Politika -
ETA ustezko kideen atxiloketak
Barne ministroa: 'Bilduk marra gorria igaro du atxiloketak kritikatuz'
Barne ministroaren iritziz, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak esku hartu behar dute Mintegiren adierazpenak kontutan hartuta.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren iritziz Bilduk "marra gorria pasatu du" asteburuan ETAko ustezko bi kideren atxiloketak kritikatzeagatik eta Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak esku hartu behar dutela uste du.
Laura Mintegi EH Bilduko buruzagiak "ETAko kideak atxilotuz Gobernua bide txarretik doa", eta "Gobernuak ez daki bake prozesu bat zer den" esan zuen Radio Euskadiko elkarrizketa batean.
"Akats bikoitza da, batetik ETAri desegiteko eskatzeko aukera baztertu duelako, eta bestetik, atxiloketak kritikatu dituelako", esan du ministroak. Hori dela eta, Fiskaltzari eta Estatuko Abokatutzari esku hartzeko eskatu die.
Atxiloketaren frogak ez dira baliogabetuko
Bestalde, Poliziak Lesaka eta Iturbide atxilotu zituen Maconeko hotelaren kanpoaldean ahaztuta utzi zituen frogak direla eta, "badirudi frogak ez direla baliogabetuko" esan dute Frantziako ikertzaileek.
ETAko ustezko kideen aurkako akusazioan froga horiek baliorik gabe geldituko ote diren galdetuta, "dirudienez, ez", adierazi dute, eta poltsetan ez zela aldaketarik egon frogatu dutela gaineratu dute.