Politika -
Bakea Euskadin
Currinek 220.000 euro jaso ditu bake prozesuan parte hartzeagatik
Brian Currin abokatu eta bitartekari hegoafrikarrak uda honetan jaso du 18.726 euroko azken ordainketa.
Erredakzioa
Brian Currin abokatu eta bitartekari hegoafrikarrak 220.000 euro jaso ditu bake prozesuan parte hartzeagatik, Joseph Rowntry Charitable Trust Fundazioak (JRCT) uda honetan emandako 18.726 euroko azken ordainketa jaso ostean, Europa Press agentziak argitaratu duenaren arabera.
JRCT Fundazioak Brian Curriren lanak babestu ditu 2004 urteaz geroztik.
Sei ordainketa
Lehen ordainketatik 2007ra ez zen bestetik egon. Une horretatik aurrera, Fundazioak 5 ordainketa gehiago egin dizkio. 2007ko martxoan, 12 hilabeterako lanaren truke Currinek 30.000 libra jaso zituen. "Euskal Herriko bake prozesuan la egiteko" izenburupean.
2007ko ordainketa egin zenean ETAk oraindik ez zuen tregua hautsi. Komunikazio ofiziala 2007ko ekainaren 6an egin zuten eta behin betiko jarduera armatua uzten zutela iragarri bitartean 12 lagun hil zituen.
50.000 libra Aieteko Konferentziarentzat
Hurrengo diru-laguntza 2011ko uztailean jaso zuen, 50.000 libra esterlina. Hamar hilabeterako lanaren truke eta Euskal Herriko Bake Prozesuan parte hartu zuen Nazioarteko Bitartekari Taldea finantzatzeko erabili zen.
Diru horren zati bat 2011ko azaroaren 17ko Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia ordaintzeko erabili zen. Konferentziak Lokarriren 50.000 eta 70.000 euro arteko diru-laguntza ere izan zuen, aurretik lan hori finantzatzeko egindako kanpaina bati esker.
Azken ordainketa
Azken ordainketa uda honetan egin da eta ez da ekimenerako eperik zehazten. Ordainketa bakarra "Euskal Herriko bake ekimen" baterako dela adierazten da baina ez da helbururik zehazten. Celia McKeon Euskal Herrirako erakundeak duen arduradunak ez du esan diru-laguntza berri hau zertarako erabiliko den.