Politika -

Auzitegi Goreneko presidentea

Moliner: 'Etxegabetzeei irtenbideak emateko ezin da atzerapenik egon'

Gonzalo Moliner Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea Bilbon egon da eta Gobernuari eta Parlamentuari esku hartzeko eskatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ezin da atzerapen gehiagorik egon etxegabetzeen arazoari irtenbideak emateko garaian", adierazi du Gonzalo Moliner Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak eta "botere legegilean ardura dutenei", hau da, Gobernuari eta Parlamentuari, esku hartzeko eskatu die.

Bilbon, Komunikazioaren eta Justiziaren VIII Jardunaldietan egon da Moliner. Inaugurazio ekitaldian Amaia Egañaren heriotzagatik atsekabea adierazi du, joan den ostiralean, Barakaldon, epailea etxetik bota behar zutela esatera joan eta bere buruaz beste egin zuen emakumea.

Elkartasuna adierazi dio familiari eta horrelako kasuetan "botere judizialaren sentsibilitatea" azpimarratu du, "gizartetik at ez dauden herritarrek osatutako organoa delako".

"Botere legegilean ardura dutenei" irtenbideak emateko gehiago ez itxaroteko eskatu die Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, bote judizialeko kide direnak baztertu gabe.

"Ezin da atzerapen gehiagorik egon etxegabetzeen arazoari irtenbideak emateko garaian", adierazi du Gonzalo Moliner Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak eta "botere legegilean ardura dutenei", hau da, Gobernuari eta Parlamentuari, esku hartzeko eskatu die.Bilbon, Komunikazioaren eta Justiziaren VIII Jardunaldietan egon da Moliner. Inaugurazio ekitaldian Amaia Egañaren heriotzagatik atsekabea adierazi du, joan den ostiralean, Barakaldon, epailea etxetik bota behar zutela esatera joan eta bere buruaz beste egin zuen emakumea.Elkartasuna adierazi dio familiari eta horrelako kasuetan "botere judizialaren sentsibilitatea" azpimarratu du, "gizartetik at ez dauden herritarrek osatutako organoa delako"."Botere legegilean ardura dutenei" irtenbideak emateko gehiago ez itxaroteko eskatu die Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, bote judizialeko kide direnak baztertu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Auzitegi Gorena bideoak Kaleratzeak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa BJKNari buruzko albisteak