Teknologia -

Abenduaren 7tik 9ra

Historiako lehen bideo-kontsola egongo da erakusgai BECen, Fun and Serious jaialdian

Gainera, zortzigarren edizio honek inoiz egindako Fortnite lehiaketa handiena hartuko du: 100 postu izango ditu eta Fun Zoneak 15.000 metro koadro hartuko ditu.

Fun and Serious 2017, BECen. Argazkia: Fun and Serious Game Festival 2017
Fun and Serious 2017, BECen
Fun and Serious 2017, BECen. Argazkia: Fun and Serious Game Festival 2017

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 7tik 9ra egingo dute Fun and Serious Game Festival jaialdia Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan, Barakaldon. Han, aspaldiko ekipamenduak jarriko dituzte ikusgai, besteak beste, historiako lehenengo bideo-kontsola eta bideo-jokoekin lotutako zenbait tresna.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Retroworld (Lite) gunea izango du estreinakoz Fun Zone guneak, eta jokoarekin lotutako altxor garrantzitsuak eta garai bateko tresnak erosteko eta elkartrukatzeko aukera eskainiko dute bertan.

Esan bezala, erakustokian Ralf Baerren Magnavox Odyssey kontsola jarriko dute ikusgai. Philips etxeak 1972an merkaturatu zuen bideo-kontsola hori. Gainera, Espainian Magnavoxen oinarrituta egindako lehen kontsola (Overkal, 1973) ere erakutsiko dute. Sekulako arrakasta izan zuen tenis-joko bati esker.

Bestalde, Atari Pong bideo-kontsola argentinarra eta ezagunagoa den 80ko hamarkadako Mega Drive izenekoa gertutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Brasilgo hainbat kontsola, Power Globe gisako osagarriak eta historiako lehenengo bideo-kontsola eramangarria ere BECen ikusi ahalko dira egunotan.

Tresna horiek ikusteaz gain, "antzinako" bideo-jokoetan aritzeko aukera ere izango dute begiluzeenek, joko askearen gunean.

Bukatzeko, bideo-jokoak elikagaien truke eskainiko dituen salerosketa gunea ere izango du aurtengo edizioak. Galkorrak ez diren produktuak erabilitako kontsolen eta jokoen truke hartuko dituzte han.

Inoizko Fortnite lehiaketa eremurik handiena, BECen

Zortzigarren edizio honek inoiz egindako Fortnite lehiaketa handiena hartuko du: 100 postu izango ditu eta Fun Zone guneak 15.000 metro koadro hartuko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Barakaldo BEC argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Bideo-jokoak albisteak Zer egin Euskadin