cerrar buscador

13:03

eguraldia

Iganderako eta astelehenerako

Izotzagatik ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu dute

Erredakzioa

Euskalmetek izotza iragarri du Araban datozen egunetarako, eta abisu horia astearteko 10:00ak bitartean egongo da indarrean.

  • Izotza eta tenperatura baxuak espero dira Araban. Argazkia: EFE

    Izotza eta tenperatura baxuak espero dira Araban. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak izotzagatik Araban ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu du. Abisua indarrean egongo da igande, astelehen eta astearte honetan 00:00etatik 10:00etara.

Astelehen goizaldean eta goizeko lehen orduetan izotza egingo du,

Asteartean ere izotza egingo du goizaldean eta goizeko lehen orduetan, bereziki, Araban.

Bestalde, Araban neurtutako tenperatura minimoak jakinarazi ditu Euskalmetek: -4º Ozaetan, -3,6º Trebiñun, eta -3,4 Otxandion.

 

Iruzkinak