EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

IRAILAK 25

Rajoyri hirugarren aukerarik ez emateko eskatu du Sanchezek

'Aldaketaren indarrei' eskatu die PSOEko buruak Rajoyri beste aukerarik ez emateko. Cospedalek, berriz, herritarrei 'adarrik ez jotzeko' eta bere jarrera aldatzeko eskatu dio Sanchezi.

Pedro Sanchez eta Cospedal EAEko kanpainaurrean izan dira

1:56

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy jardunean dagoen Espainiako presidenteari beste aukera bat ez emateko eskatu die Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak 'aldaketaren indarrei'.

Donostian izan da, gaur, Sanchez, irailaren 25eko hauteskundeei begira PSEk antolatutako ekitaldi politikoan. Bertan, Idoia Mendia PSEren lehendakarigaiari babesa adierazi dio Sanchezek. Espainiako egoeraz mintzatu da, batez ere, eta esan duenez, PPk hirugarren hauteskundeak nahi ditu, baina argi erakutsi du ez dela gai Gobernua eratzeko.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia, berriz, Bilbon izan da, hauteskunde autonomikoetara aurkeztuko diren EAEko hautagai popularrei babesa ematera. Herritarrei "adarrik ez jotzeko" eskatu dio Cospedalek Sanchezi. "Noiz arte jarraituko du ezetz esaten?", galdetu du.

Espainia gobernurik gabe egotea "espainiar guztien kalterako" dela esan du, eta dagoeneko "lehen ondorioak nabariak" direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Rajoy albisteak EAEko hauteskundeak 2024 Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak