EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpainako 14. eguna

EH Bilduk akordiorako eskaintza egin die EAJri eta Elkarrekin Podemosi

EAJk hirien eraberritzeaz hitz egin du, PSE-EEk esan du ez direla eztabaida subiranistetan eroriko, PPk botoa ematerako joateko deia egin du eta Elkarrekin Podemos aldaketarako aukerez aritu da.

EH BILDUk bere borondatea berretsi du gehiengoen akordioaka egiteko

1:17

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde kanpainako hamalaugarren egunean, Iñigo Urkullu lehendakari eta Eusko Legebiltzarrerako EAJren Arabako zerrendaburuak jeltzaleen aldeko botoa eskatu du Euskadik elkarrizketarako eta akordiorako prest egongo den gobernu "sendoa" izan dezan. "Egonkortasunaren" aldeko apustua egiteko eskatu dio Urkulluk euskal gizarteari, haren esanetan, "ezin dugulako lortu duguna arriskuan jarri".

EAJk Gasteizko Koroatze auzoan egin duen hauteskunde kanpainako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Iñigo Urkulluk. Euskadik elkarrizketaren eta akordioen bitartez aurrera egiten jakin izan duela azpimarratu ondoren, gauzak egiteko modu hori defendatu du Urkulluk eta horri eustea eskatu du. "Enpleguari eta hazkundearen lehentasuna ematea da nire konpromisoa, egonkortasuna bermatzea", esan du berriro.

Bestalde, EAJren konpromisoa pertsonen arazoei erantzuna ematea dela nabarmendu du eta Osasuna, Hezkuntza eta etxebizitza gaietan egin du azpimarra.

Koroatze auzoaren birgaitzea ere hizpide izan du Urkulluk. "Koroatze auzoaren birgaitze eta eraberritze integrala eredu da, Europar Batasunak erreferentzia gisa jarri du eta beste euskal edota Europako hirietara eraman daiteke", adierazi du.

"Hirien eraberritzean inbertitzea da gure helburua. Aukerak eta enplegu berriak sortzeko eta langabezia tasa % 10era jaisteko aurrera egiten jarraitu behar dugu, izan ere, enplegua da gizarte politikarik onena", defendatu du Urkulluk. Halaber, etorkizuneko hiria irudikatu du eta, haren esanetan, inteligentea, lagunkoia, gertukoa, energiari dagokionez eraginkorra, sozialagoa eta irekiagoa izango da.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du ?Eusko Jaurlaritzari eta herriari egonkortasuna? emateko konpromisoa hartzen duela herritarren aurrean.

?Gobernu egonkorra, sendoa eta irekia izateko gai bagara, bide onetik joango gara?, azpimarratu du.

Une ?erabakigarria? bizi dugula eta igandeko hauteskundeetan ?asko? dagoela jokoan adierazi du, ?herritarrek ondoko hautua egin beharko dutelako: egonkortasuna, segurtasuna eta etorkizuna; edo abentura, ziurgabetasuna eta blokeoa?.

?Zuen konfiantza eskatzen dut. Herriari egonkortasuna eta etorkizuna ematen jarraitzeko indarra ematea eskatzen dizuet?, erantsi du.

 

EAJk auzoak eta hiriak birgaitzeko asmoak aurkeztu ditu
EAJk auzoak eta hiriak birgaitzeko asmoak aurkeztu ditu
EAJk auzoak eta hiriak birgaitzeko asmoak aurkeztu ditu

1:29

 

 

EH Bildu

Arnaldo Otegik (EH Bildu) euskal errepublikara bidean pausoak emateko eskaintza egin die berriro EAJri eta Elkarrekin Podemosi. EH Bilduk aukera aparta ikusten du datorren legegintzaldiari begira, hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrean gehiengo berriak sortuko direlako. Otegiren esanetan, itun horiek "burujabetza" defendatu beharko lukete eta euskal errepublika lortzeko bideratuta izan.

Otegik azpimarratu duenez, premiazko soluzioak eskatzen dituzten arazoak ditu Euskadik eta, besteak beste, langabezia, industriaren krisia, prekarietatea eta gazteentzako aukera falta aipatu ditu. Arazo horien aurrean gizarte alorreko talka plana proposatu du EH Bilduk.

Hala eta guztiz ere, Otegik ohartarazi du "burujabetza" dela euskal gizartearen arazo horiei eta beste behar batzuei erantzuna emateko bidea, Euskal Herri burujabe batek bere neurriak ezartzeko aukera izango lukeelako.

EH Bilduk Gasteizko Salburua auzoan egin du gaur goizeko hauteskunde kanpainako ekitaldia, eta Otegiz gain, bertan izan da Mikel Otero EH Bilduren Arabako zerrendako bigarrena ere. Oterok azaldu duenez, murrizketa sozialik gabeko "herrialde duina" eraikitzea da EH Bilduren helburua, eta horretarako sektore publikoan 40.000 lanpostu sortzea eta 35 orduko lan astea ezartzea proposatu du.

Arnaldo Otegik EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemosen arteko ?herri akordioa? egitea proposatu du berriro, aukera horrek ?boto-emaileen % 70aren babesa? izango lukeela azpimarratuta. Baina Iñigo Urkulluk horrelakorik nahi ez duela esan du: ?Urkulluk PPrekin eta PSErekin egin nahi du hiruko gobernua, baina ez da esatera ausartzen?.

Gasteizko Plaza Berrian egindako ekitaldian, Otegi Urkulluri zuzendu zaio eta ?gezurrak? zergatik esaten dituen galdetu dio.

?EH Bildu eta Podemosen artean EAJren kontrako konspirazio bat dagoela esaten du, baina hori dio ez delako ausartzen esatera bere asmoa PPrekin eta PSErekin hiruko gobernua osatzea dela?, azpimarratu du.

Bestalde, Miren Larrion Arabako zerrendaburuak adierazi du Gasteizko Udalean eta Nafarroako Gobernuak posible izan direna ?aldaketarako akordioak? Euskal Autonomia Erkidegoan ere posible izan behar dutela.

 

 

EH Bilduk arlo sozialean akordiora deitu ditu EAJ eta PODEMOS
EH Bilduk arlo sozialean akordiora deitu ditu EAJ eta PODEMOS
EH Bilduk arlo sozialean akordiora deitu ditu EAJ eta PODEMOS

1:20

 

 

PSE-EE

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia laugarrenez etorri da hauteskunde kanpainara eta esan du sozialistak ez direla "EAJrekin, Bildurekin eta Podemosekin" eztabaida subiranistetan galduko.

Sanchezek sozialistek goizean Portugaleten egin duten hauteskunde kanpainako ekitaldian parte hartu du eta bertan izan da Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia ere. Sanchezek azpimarratu du haren alderdia "mozorrotzen ez den ezkerra" dela. "Euskadikoa bezain panorama politiko zatikatuan oso garrantzitsua da gure botoaren erabilgarritasuna, ongi pentsa ezazue botoa nori emango diozuen", azpimarratu du.

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko Alderdi Sozialista indartsua nahi duten horiei botoa eskatu die. Mendiaren esanetan, PSE-EE da Euskadin ezkerreko eta gizarteko politikak bermatzen dituen alderdi bakarra.

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak esan du ez duela boto sozialistarik erabiliko ?abertzaleen ameskeriak? babesteko. EAJri eta Podemosi independentzia nahi duten ala ez argitzeko eskatu die, eta, ildo berean, jeltzaleei ?txapel azpitik kontsultarik ez ateratzeko? exijitu die.

Bilbon egin du arratsaldeko ekitaldia Alderdi Sozialistak eta bertan izanda Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Mendia ziur agertu da PSE-EEk ?emaitza oso onak? lortuko dituela.

Horrez gain, Pili Zabala Podemoseko hautagaiaren jarrera kritikatu du, independentziari buruz duen iritzia argitzen ez duelako. ?Herritarrek eskubide osoa dute independentzia babesten duen edo ez jakiteko?, erantsi du Mendiak.

 

Sanchez Portugaleten Mendiari azken bultzada eman nahian
Sanchez Portugaleten Mendiari azken bultzada eman nahian
Sanchez Portugaleten Mendiari azken bultzada eman nahian

1:05

 

 

PP

Alfonso Alonso PPren lehendakarigaiak botoa alderdi 'popularrean' kontzentratzeko deia egin du du, haren esanetan, Euskadin elkarbizitza defendatzeko eta kaleko ahotsa Eusko Legebiltzarrera eramateko boto "erabilgarria" delako.

Gasteiz erdiguneko hotel batean egindako hauteskunde kanpainako ekitaldian Alonsok esan du PPren aldeko botoa ematen duenak "PPk Arabarako eta Euskadirako ordezkatzen duen proiektuaren harrotasuna" sentituko duela.

Rafael Hernando PPk Kongresuan duen bozeramailearen esanetan, AHT ?aurki? helduko da Bilbora, ?egoera desblokeatzen bada eta hurrengo urteko Aurrekontua izan badezakegu, Euskal Y-aren eraikuntzan aurrera egiteko eta hori Bilbora, Gasteizera eta Donostiara heltzeko?.

Hernando Bizkaiko hiriburuan izan da. Horrekin batera EAEko PPko hainbat buruzagi izan dira, hala nola Alfonso Alonso lehendakarigaia, Nerea Llanos idazkari nagusia eta Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentea.

Bozeramailea ?harrituta? agertu da, EAJk Podemosetik ?aldendu? nahi duelako, ?Kongresuan berdin bozkatzen badute ere?.

 

PPren proiektua harrotasunez bozkatzera deitu du Alonsok
PPren proiektua harrotasunez bozkatzera deitu du Alonsok
PPren proiektua harrotasunez bozkatzera deitu du Alonsok

0:42

 

 

Elkarrekin Podemos

Iñigo Errejon Podemoseko Politika idazkariak gaur Amurrion adierazi duenez, Araba izango da "aldaketaren palanka" I25eko hauteskundeetan eta Euskadiko erakundeetara "aire freskoa" ematea ahalbideratuko du.

Elkarrekin Podemosek gaur goizean Amurrion egin duen hauteskunde kanpainako ekitaldian, modu masiboan botoa ematerako joateko deia egin du Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak. Gainera, hitz eman du ez duela inoiz begirada jaitsiko desberdintasunen eta injustizia sozialen aurrean.

Galdakaon arratsaldean egindako ekitaldi batean, Pili Zabalak Arnaldo Otegiren eskaintza (EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemosen arteko herri akordioa) izan du hizpide.

?Otegiren proposamenak ez du bermerik eskaintzen gai sozialetan eta demokrazian aurrera egiteko?, esan du. Zabalaren esanetan, igandeko hauteskundeen ostean Legebiltzarra ?anitza? izango da eta ?ezberdinen arteko akordioak egin beharko dira?.

?Sozialki eta demokratikoki aurrera egiteko bada, gurekin kontatu ahal izango dute?, erantsi du.

 

Araba erabakiorra izango da Errejonen ustez
Araba erabakiorra izango da Errejonen ustez
Araba erabakiorra izango da Errejonen ustez

0:26

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Berriak Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Lehendakaria EAEko hauteskundeak 2024 Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Alderdi politikoak albisteak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Gaurko azken orduko albistea Alfonso Alonso berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala