EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
PSE-EE
Agentzia | Erredakzioa
Kanpainaurreko ekitaldi batean parte hartu du PSE-EEko lehendakarigaiak Gasteizen. Gloria Sanchez Arabako zerrendaburuak Mendia lagundu du.
Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Bere alderdia uztailaren 12ko hauteskundeetatik “sendo” ateratzea nahi du Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak, Euskadik “Pedro Sanchezen Gobernuarekin aliantza bat ixteko”, koronabirusaren erronkei aurre egiteko.
Kanpainaurreko ekitaldi batean parte hartu du Mendiak Gasteizen. Gloria Sanchez Arabako zerrendaburuak ere hitza hartu du.
Sozialisten buruzagiaren arabera, PSE-EE “ezker arduratsua, ez abertzalea” da, “irtenbideak eskaintzen dituena”. Gainera, “gobernatzeko gaitasuna duen bakarra da”, nabarmendu du, “akordiorako prest” egon delako beti.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak COVID-19aren osasun krisiari emaniko erantzuna azpimarratu du Mendiak. “Familia, langile eta enpresentzako babes soziala” adibide bezala aipatu du PSE-EEko lehendakarigaiak, baita Europar Batasunaren politikak “baldintzatzeko” gaitasuna ere.
Nahiz eta Espainian “azken 100 urteetako osasun larrialdirik handiena” bizi, “liskar politiko handiena” ere eman dela deitoratu du Mendiak, “batzuek gobernu legitimoa kentzeko unea zela pentsatu zutelako, eta besteak eskumenez eztabaidan ari zirelako”.
“Pedro Sanchezek guztiei eusten jakin izan du, gaur normaltasun berriaz gozatzen egoteko eta ekonomia berriro suspertzeko alarma egoera aurrera ateratzea garrantzitsuena zela argi izan duelako”, nabarmendu du ordezkari sozialistak.
Horregatik, Sanchezen lana eta “protagonismoa” goraipatu du, baina lanean jarraitzeko “aliatuak” beharrezkoak direla argi utzi du Mendiak. Lehendakarigaiaren hitzetan, EAEko hauteskundeetatik sozialismoa “indarturik” ateratzea “oso garrantzitsua” da, horrela “Pedro Sanchezen Gobernuarekin aliantza bat ixtea posible izango delako”.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa