EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Urkullu: "Onartezina da giza eskubideetarako bi neurgailu egotea"

Otegik Voxek "hutsean" amaitzea nahi du, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa izan du hizpide, Casado eta Sanchez Euskadin izan dira, eta Equo Berdeakek Feminismoetako Saila sortzea proposatu du.

Iñigo Urkullu igande honetan, Donostian. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu igande honetan, Donostian
Iñigo Urkullu igande honetan, Donostian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpainaren hirugarren egunean, euskal alderdiek hainbat ekitaldi egin dituzte. Hala, EAJk nabarmendu du onartezina dela giza eskubideetarako bi neurgailu egotea, EH Bilduk Voxen markagailua hutsean geratzeko eta PPk ahalik eta ordezkaritzarik txikiena eskuratzeko deitu du, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa diru gehiagoz indartzea hitzeman du, Pablo Casadok esan du Euskadiko aukera konstituzionalista bakarra PP+Cs dela, Pedro Sanchezek "batasuna" eskatu dio PPri PSE-EEren ekitaldi batean, Espainiako Gobernuaren aurkako "jazarpen eta eraisteak" porrot eginda, eta Equo Berdeakek Feminismoetako Saila sortzea proposatu du, sexu-aniztasuna bultzateko.

EAJ: "Onartezina da giza eskubideetarako bi neurgailu egotea"

Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJko lehendakarigaiak esan duenez, 2020ko Euskadin "onartezina" den zerbait gertatzen da; alegia, zenbait, giza eskubideen urratze jakin batzuen aurrean, haserre bizian jartzen direla, baina gerora, beste urratze batzuen aurrean, "beste toki batera" begiratzen dutela, eta "txaloka adoretzen" dituztela. Urkulluk nabarmendu du konpromiso etikoa "betikoa" dela, "eta edozein kasutarako".

EAJk Donostiako Tabakalera zentroan egin du mitina, eta Iñigo Urkulluk parte hartu du. Lehendakarigaiaz gain, Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburua ere izan dira bertan. Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, azpimarratu du EAJk “terrorismoaren eta indarkeriaren memoria kritikoa bultzatzen” jarraituko duela.

Urkulluk eskatu du Euskadiren etorkizuna "bakearen kulturaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen balioetan oinarrituta" eraikitzea, iragana ahaztu gabe. Gogora ekarri du "33en Aldarrikapena"; duela 40 urte, Nestor Basterretxeak eta euskal kulturako beste 32 izen ospetsuk hitzartu zuten, ETAren terrorismoaren aurka. Urkulluk esan duenez, hartzaileek ez zioten mezu hari kasurik egin, eta, gainera, sinatzaileak batzuen arbuioa jasotzen hasi ziren: "Arbuio hura erakusten hasi zirenek, gaur ere, euren jarrera zuzendu gabe jarraitzen dute", esan du.

BIDEOA | Urkulluk onartezintzat jotzen du giza eskubideak norberaren arabera neurtzea

Urkulluk onartezintzat jotzen du giza eskubideak norberaren arabera neurtzea
Urkulluk onartezintzat jotzen du giza eskubideak norberaren arabera neurtzea
Urkulluk onartezintzat jotzen du giza eskubideak norberaren arabera neurtzea

1:43

Urkulluk onartu du pandemiak eragin handia izan duela kulturan; sektore hori, esan duenez, "berrikuntza eta etorkizuna" da, bai eta "sormena eta enplegua" ere. Hori dela eta, orain, "kultura eta kulturgintza" altxatzen lagundu behar da, "eman duena itzultzeko garaia da eta".

Urkulluk nabarmendu duenez, COVID-19ko pandemia "ez da amaitu", eta azken hiru hilabeteotan argi geratu da, haren iritziz, "bi eredu daudela aurrez aurre: alde batetik, herritar eta erakunde gehienen eredua, alegia, irtenbideak topatzeko laguntza eman dutenena; bestetik, oztopoak jarri, kexatu eta errudunak topatu nahi izan duen gutxiengo zaratatsuarena”.

Arratsaldean, EAJko lehendakarigaia Gasteizen izan da, Gorka Urtaran alkatearekin eta Jone Berriozabal hautagaiarekin, hiriko erdigunean, eta ibilbide bat egin du.

BIDEOA | Bakea, elkarbizitza eta oinarrizko giza eskubideetan oinarritu da EAJren mezua

Bakea, elkarbizitza eta oinarrizko giza eskubideetan oinarritu da EAJren mezua
Bakea, elkarbizitza eta oinarrizko giza eskubideetan oinarritu da EAJren mezua
Bakea, elkarbizitza eta oinarrizko giza eskubideetan oinarritu da EAJren mezua

1:41

Otegik Voxen markagailua hutsean geratzeko eta PPk ahalik eta ordezkaritzarik txikiena eskuratzeko deitu du

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eskatu die EAEko herritarrei uztailaren 12an helburu zehatz bat izan dezatela: "Voxen markagailua hutsean geratzea, eta PPk ahalik eta ordezkaritzarik txikiena eskuratzea". Horretarako, Otegiren esanetan, "EH Bilduk gora egin behar du". Igande honetan, Otegi Agurainen izan da, ekitaldi batean, Arabako zerrendaburu Mikel Oterorekin eta Einar Oseguera Arabako hautagaiarekin batera.

LGTBI+ Harrotasunaren Eguna dela kontuan izanik ostadarraren koloreak zituen bandera batek apaindutako atril batetik, Otegik gogorarazi du azken bi hauteskundeetan EH Bildu "eskuinari gailendu zaiola Araban"; izan ere, zalantzan zegoen azken eserlekua EH Bilduk erdietsi zuen. Otegiren esanetan, "hirugarren aldiz ere gertatuko da" hori bera.

Hortaz, eskatu du botoa U12rako, Ganberan Voxen "muturreko eskuina" egon ez dadin, eta PPren "eskuin muturrekoak" ahalik eta ordezkaririk gutxien eskura ditzan. EH Bilduko liderraren iritziz, bi alderdi horien artean ez dago alde handirik: "Aukera oso antzekoak proposatzen dituzte biek, arlo nazionalean eta sozialean".

BIDEOA | Europako autoritarismoaz ohartarazi du Otegik

Europako autoritarismoaz ohartarazi du Otegik
Europako autoritarismoaz ohartarazi du Otegik
Europako autoritarismoaz ohartarazi du Otegik

1:4

Arratsaldean, EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriartek adierazi du koalizio abertzaleari botoa emateak "bikoitza" balio duela: "LGTBI+ gizataldearen aldarrikapenak aldezteko balio du, eta, halaber, euren eskubideak zapaltzen dituzten Abascalak eta Cayetanak geldiarazteko ere". Iriartek Bilbon egindako manifestazioan hartu du parte, Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuarekin batera, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean.

BIDEOA | EH Bilduk Harrotasunaren Bilboko manifestazioan parte hartu du

EH Bilduk Bilboko harrotasunaren manifestazioan parte hartu du
EH Bilduk Bilboko harrotasunaren manifestazioan parte hartu du
EH Bilduk Bilboko harrotasunaren manifestazioan parte hartu du

1:03

Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa diru gehiagoz indartzea hitzeman du

Eusko Jaurlaritzara iritsiz gero, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa indartuko du, eta Aurrekontuetan blindatuko du, Miren Gorrotxategi koalizioko lehendakarigaiak ziurtatu duenez. Elkarrekin Podemos-IUk ekitaldia egin du igande honetan Durangon, eta, bertan, Gorrotxategik hau ohartarazi du: "Eskuinak gobernatzen badu, zerbitzu publikoak, osasuna kasu, lehen kaltetuak izango dira. Lehen murrizketak Osakidetzako lantaldeak txikiagotzeko baliatuko dituzte".

Koalizio progresistaren lehen helburuetakoa da osasun publikoa indartu eta Aurrekontuetan blindatzea: "Jaurlaritzara iristen bagara, Osakidetzako Lehen Mailako Arretaren eta Erizaintzaren lantaldeak sendotuko ditugu, eta horien lan-baldintzak duin bihurtu", aurreratu du hautagaiak.

BIDEOA | Osasun sistema indartzeko 4.000 milioi euroko plana iragarri du Miren Gorrotxategik

Osasun sistema indartzeko 4.000 milioi euroko plana iragarri du Miren Gorrotxategik
Osasun sistema indartzeko 4.000 milioi euroko plana iragarri du Miren Gorrotxategik
Osasun sistema indartzeko 4.000 milioi euroko plana iragarri du Miren Gorrotxategik

0:46

Horretarako, Gorrotxategik iragarri du 4.000 milioi euro gehiago inbertituko dituztela osasunean: "Osasungintzako langileak txalotzeaz eta horien lan-baldintzak hobetzeaz gain, erantzuteko prest egon behar gara; eguneroko osasun-arazoei ez ezik, edozein osasun-krisiari ere".

Gainera, hautagai progresistak aldeztu du egoitzak euskal sistema sozio-sanitarioan sartzea, "eta langileen baldintzak duin egitea. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileekin eta etxeko langileekin ere, gauza bera egingo dugu".

BIDEOA | Osasun publikoaren alde egiteko konpromisoa hartu du Elkarrekin Podemos IUk

Osasun publikoaren alde egiteko konpromisoa hartu du Elkarrekin Podemos IUk
Osasun publikoaren alde egiteko konpromisoa hartu du Elkarrekin Podemos IUk
Osasun publikoaren alde egiteko konpromisoa hartu du Elkarrekin Podemos IUk

0:41

Euskadiko aukera konstituzionalista bakarra PP+Cs da, Casadoren esanetan

PPko presidente Pablo Casadok ziurtatu duenez, Euskadin aurkezten den "aukera konstituzionalista bakarra" PP+Cs koalizioa da, eta EAJ bozkatzeak Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek agintean jarraitzeko soilik balioko du, ez euren politika ekonomikoak geldiarazteko; politika horiek Europa mailako itunak haustea dute helburu, haren esanetan. Casado Bastidan izan da, ekitaldi politiko batean, PP+Cs koalizioko lehendakarigai Carlos Iturgaizekin batera; azken astean, honekin, hiru aldiz izan da Euskadin.

BIDEOA | PP+Cs koalizioak EAJk ardoaren sektorearekiko duen ''utzikeria'' salatu du

PP+Cs koalizioak EAJk ardoaren sektorearekiko duen ''utzikeria'' salatu du
PP+Cs koalizioak EAJk ardoaren sektorearekiko duen ''utzikeria'' salatu du
PP+Cs koalizioak EAJk ardoaren sektorearekiko duen ''utzikeria'' salatu du

0:35

Bere hitzaldian, PPko liderrak abala eman dio Iturgaizi: "Esperientzia handia du Arabarako eta Espainiako gainerako lurraldeetarako oso garrantzitsuak diren interesak aldezteko; adibidez, nekazaritza eta abeltzaintza, ardogintza eta automobilgintza". Halaber, ziurtatu du PPk erakutsi duela jakin badakiela kudeatzen; Espainiako Gobernua, aldiz, koronabirusaren pandemiaren krisian, aldaroka ibili da, haren esanetan.

Adierazi duenez, Euskadiko PPk ordezkatzen du "boto bat baino askoz ere gehiago", eta nabarmendu du PP+Cs koalizioa "aukera bakarra" dela, EAJren eta PSE-EEren aurrean; horrez gain, aukera bakarra da "Bildukoek eta Podemosekoek Kongresuan Sanchezi ematen dioten babesaren aurrean".

BIDEOA | EAJk ahaztuta duen lurraldea defendatzeko konpromisoa hartu du PP+Cs koalizioak

EAJk ahaztuta duen lurraldea defendatzeko konpromisoa hartu du PP-Ciudadanosek
EAJk ahaztuta duen lurraldea defendatzeko konpromisoa hartu du PP-Ciudadanosek
EAJk ahaztuta duen lurraldea defendatzeko konpromisoa hartu du PP-Ciudadanosek

0:32

Pedro Sanchezek "batasuna" eskatu dio PPri, Espainiako Gobernuaren aurkako "jazarpen eta eraisteak" porrot eginda

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "batasuna" eskatu dio PPri COVID-19ak eragindako krisitik irteteko, kontuan izanik haren bide-orriak, alegia, Espainiako Gobernuaren aurkako "jazarpen eta eraisteak", porrot egin duela. Kanpaina honetan lehen aldiz izan da Sanchez EAEn, ekitaldi politiko batean, Donostian, PSE-EEko lehendakarigai Idoia Mendia babesteko.

Espainiako Gobernuko presidenteak koronabirusaren osasun-krisiak eragindako egoera politiko, ekonomiko eta soziala izan du aztergai. Sanchezen iritziz, horri heltzeko modu egokia ez da eskuinak galdegiten duen "agintearen birzentralizazioa", ezta alderdi nazionalistek haren ustez defendatzen duten "tokian tokiko egoismoa" ere.

BIDEOA | Akordioa eta kogobernantzari buruz aritu dira Idoia Mendia eta Pedro Sánchez

Akordioa eta kogobernantzari buruz aritu dira Idoia Mendia eta Pedro Sánchez
Akordioa eta kogobernantzari buruz aritu dira Idoia Mendia eta Pedro Sánchez
Akordioa eta kogobernantzari buruz aritu dira Idoia Mendia eta Pedro Sánchez

0:33

Sanchezek hitz egin aurretik, Idoia Mendia lehendakarigaia aritu da. Mendiak eskerrak eman dizkio Espainiako presidenteari, euskal autogobernua betetzeko erakutsitako konpromisoagatik: "Autogobernua ez da inoiz garatu gehiago sozialistak Gobernuan izan direnean baino". Haren ustez, Estatutuan aurrera egiteko, "hordagoak" alde batera utzi behar dira, "eta eztabaidak negoziazio-mahaian egin".

BIDEOA | Mendiak ''betorik gabe, alderdi eta eragile guztiekin'' negoziatu nahi du

Mendiak ''betorik gabe, alderdi eta eragile guztiekin'' negoziatu nahi du
Mendiak ''betorik gabe, alderdi eta eragile guztiekin'' negoziatu nahi du
Mendiak ''betorik gabe, alderdi eta eragile guztiekin'' negoziatu nahi du

0:41

Equo Berdeakek Feminismoetako Saila sortzea proposatu du, sexu-aniztasuna bultzateko

Equo Berdeakek proposatu du Eusko Jaurlaritzak Feminismoetako Saila sortzea, Euskadin sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko politikak bultzatzea helburu. Alderdi berdearen lehendakarigai Joserra Becerrak topaketa telematikoa izan du, EQUO LGTBI+ Sareko bozeramaileekin, Euskadin azken legegintzaldian garatutako sexu- eta genero-aniztasuneko politikak aztertzeko.

Equo Berdeaken topaketa digitala

Argazkia: Equo Berdeak.

Hautagaiak LGTBI+ eskubideen aldeko borroka aldarrikatu du, eta "eredu gisa" kokatu du, COVIDaren osteko Euskadi berria eraikitzeko: "Duela 40 urte, arau heterosexualak dena kutsatzen zuen garai batean, sexu- eta genero-askatasunaren hainbat euskal ekintzailek zapalkuntza-egituren aurka altxatu ziren, nahikoa zela esateko. Ausardi eta borroka hori eredua dira guretzat, bizitzen ari garen aldaketa-garai hauetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Urkullu albisteak Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra EAE albisteak EAEko hauteskundeak 2024 Idoia Mendia Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Zenbat hautagai aurkeztu dira? Euskadiko Ciudadanos Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak EH Bildu bozeramailea Hauteskundeak Hauteskunde inkestak 2024 EAEko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Carlos Iturgaiz albisteak Miren Gorrotxategi azken ordukoa Euskal alderdi ekologista José Ramón Becerra Equo