EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Montero: "Inork ez dezala esan Euskadin ez dela posible ezkerreko Gobernua osatzea"

EAJk eta EH Bilduk enplegua eta industria izan dituzte hizpide; PP+Cs koalizioak, zerga-sistema; PSE-EEk, Arabako Errioxa; eta Equo Berdeakek, "olatu berdea".

Miren Gorrotxategi eta Irene Montero, arratsaldean, Kursaalen. Argazkia: EFE.
Miren Gorrotxategi eta Irene Montero, arratsaldean, Kursaalen
Miren Gorrotxategi eta Irene Montero, arratsaldean, Kursaalen. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal alderdiek hainbat ekitaldi egin dituzte asteazkenean, alegia, uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpainaren seigarren egunean, hautesleei euren proposamenak helaraztea helburu. Testuinguru horretan, EAJk konpromisoa hartu du langabezia-tasa berriro % 10etik behera kokatzeko, EH Bilduk jomuga estrategikotzat jo du euskal industriak 2007an zituen 250.000 lanpostuak berreskuratzea, Irene Montero Espainiako ministroak, Elkarrekin Podemos-IUko ekitaldi batean, eskatu du "inork ez dezala esan Euskadin ez dela posible ezkerreko Gobernua osatzea", Pablo Casadok, PP+Cs koalizioko ekitaldi batean, ohartarazi du EAJri botoa emateak esan nahi duela Pablo Iglesiasen zerga-sistema babestea, PSE-EEk nabarmendu du Arabako Errioxa ez dagoela "inor haren markarekin eta etorkizunarekin jolasteko moduan", eta Equo Berdeakek nahi du "Frantzia zeharkatzen ari den olatu berdea" Euskadira iristea, "krisitik hobeak irteteko".

EAJk konpromisoa hartu du langabezia-tasa berriro % 10etik behera kokatzeko

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak konpromisoa hartu du langabezia-tasa berriro % 10etik behera kokatzeko; azken legegintzaldian, ehuneko hori erdietsi egin zen, baina, pandemiak eragindako krisiagatik, berriro ere hortik gora dago. Gasteizen hartu du konpromiso hori, goizean, enplegua eta industria abiapuntu izan dituen ekitaldi batean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin batera.

BIDEOA | Ekonomia suspertzeko plana iragarri du Iñigo Urkulluk Gasteizen

Ekonomia suspertzeko plana iragarri du Iñigo Urkulluk Gasteizen
Ekonomia suspertzeko plana iragarri du Iñigo Urkulluk Gasteizen
Ekonomia suspertzeko plana iragarri du Iñigo Urkulluk Gasteizen

1:28

Urkulluk esan du enplegua eta susperraldi ekonomikoa "txanpon bereko bi aldeak" direla, eta lan-merkatuko egoera on bat "ekonomia osasuntsu eta lehiakorraren ondorioa" dela, "ondo dabiltzan enpresak egotearena".

Hori gertatzeko, hautagaiaren esanetan, "teknologia-ikerkuntzaren eta nazioartekotzearen alde" egin behar da. Urkulluk hitzeman du bere eta bere alderdiko konpromisoa dela "behar den guztia egitea ahalik eta lanposturik gehien mantentzeko, eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko". "Gizarteratzeko baliabide nagusia da enplegua, gizarte-politikarik onena", nabarmendu du Urkulluk.

Arratsaldean, Basaurin, EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek ohartarazi du "batzuek irrikatzen duten 'ezkerreko ituna' gaizki izenekoaz"; izan ere, "EAJren aurkako ituna da, hori bakarrik, eta oso txarra izango litzateke Euskadirentzat". Hori saihesteko, Ortuzarrek eskatu du jeltzaleek "emaitza sendoa" lor dezatela uztailaren 12an. Halaber adierazi duenez, kanpaina honetan, "batzuk Madriletik ari dira etortzen, eskuineko edo ezkerreko aukerak babesteko. Horiek birzentralizazioa nahi dute, Euskadi berriro 'Vascongadas' izatea. Benetako arriskua da", esan du.

Iñigo Urkulluk, bere aldetik, hitzeman du "irmoki" lan egingo duela Euskadi krisi ekonomikotik ateratzeko, eta bere helburu nagusia erdiesteko, hau da, "langabezia berriro % 10etik behera kokatzeko". "Koronabirusak eragindako krisia gainditze aldera, bide bakarra ezagutzen dugu: ahalegina, lana, eta nahia. Banakako lana, talde-lana, eta asmo irmoa", nabarmendu du.

BIDEOA | Iñigo Urkulluk krisitik ateratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Iñigo Urkulluk krisitik ateratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du
Iñigo Urkulluk krisitik ateratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du
Iñigo Urkulluk krisitik ateratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du

1:29

Lan-erreforma indargabetzeko akordioa betetzeko eskatu dio EH Bilduk PSOEri

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak gogorarazi dio PSOEri bi alderdiek akordioa itxi zutela lan-erreforma osorik indargabetzeko. Orain, eskatu dio itun hori "betetzeko"; izan ere esan duenez, "gobernatzeko, hitza behar da". Iriartek arratsaldean egin du hausnarketa hori, Tolosan, Nerea Kortajarena Gipuzkoako zerrendako bigarrenarekin egindako mitin batean.

BIDEOA | EAJk murrizketarik ez duela egingo esatean ez duela sinesgarritasunik esan du EH Bilduk

EAJk murrizketarik ez duela egingo esatean ez duela sinesgarritasunik esan du EH Bilduk
EAJk murrizketarik ez duela egingo esatean ez duela sinesgarritasunik esan du EH Bilduk
EAJk murrizketarik ez duela egingo esatean ez duela sinesgarritasunik esan du EH Bilduk

0:56

"EH Bildurentzat, ez dago promesik; emandako hitza dago. EH Bilduk konpromiso bat sinatu du Madrilen, eta saiatuko gara betearazten", adierazi du Iriartek. Hain zuzen ere, EH Bilduk eta PSOEk lan-erreforma osorik indargabetzeko akordioa hitzartu zuten, eta, horren ondorioz, EH Bilduk ez zuen blokeatu Kongresuan alarma-egoerako azken luzapena. "Behin eta berriz ahaleginduko gara; guretzat, sinatutakoak konprometitu egiten du. Eta horrela esan nahi diogu PSOEri: akordioa dago, eta bete behar da", azpimarratu du.

Goizean, EH Bilduk "helburu estrategikotzat" jo du euskal industriak 2007an zituen 250.000 lanpostuak berreskuratzea, eta gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzaren industria-politika "enpresei baldintzatutako laguntzak ematera mugatu egiten dela"; koalizioaren iritziz, baina, Jaurlaritzak, gerora, "krisi-egoeretan, erantzukizuna saihestu egiten du, eta, bitartean, erabaki-zentroak galtzen ari gara". Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak esan du hori, Zamudioko Teknologia Parkean; Agirrek nabarmendu duenez, lidergo publikoa oso garrantzitsua da, industriaren pisua Barne Produktu Gordinaren % 28ra iristeko, eta, ildo horretan, herrialde-akordioa proposatu du, BPGaren % 3 ikerkuntza eta garapenean inbertitzeko.

BIDEOA | EH Bilduren iritziz, industriak euskal ekonomiaren motorra izan behar du

EH Bildurentzat industriak euskal ekonomiaren motorra izan behar du
EH Bildurentzat industriak euskal ekonomiaren motorra izan behar du
EH Bildurentzat industriak euskal ekonomiaren motorra izan behar du

1:5

Jasone Agirrek ziurtatu du "industria eta berrikuntza sustatzea EH Bildurentzako lehentasuna dela", eta, esan duenez, horretarako, "merezi dugun industria-sare indartsu eta aurreratua izateko", beharrezkoa da "orientazio estrategikoa duen lidergo publikoa egotea, berritutako industria-sarea eraikitzeko". Horrekin lotuta, zehaztu egin du zein den EH Bilduk hurrengo legegintzaldirako duen helburu estrategikoetako bat: "Euskal industriak 2007an zituen 250.000 langileak berreskuratzea (egun 205.000 ditu), eta lanpostu horietako 10.000 enplegu berdearen eremukoak izan daitezela".

Montero: "Inork ez dezala esan Euskadin ez dela posible ezkerreko Gobernua osatzea"

Arratsaldean, Kursaalen, Donostian, Espainiako Berdintasun ministro eta Unidas Podemoseko bigarren Irene Monterok ziurtatu du ezkerrak gobernatu ahal duela Euskadin, eta ohartarazi du: "Inork ez dezala esan ezinezkoa dela", bere alderdiaren eta PSOEren arteko koalizioak, Espainiako Gobernuan, erakutsi baitu posible dela. "Niri, hauteskunde-kanpaina batean, inork ez dit berriro esango zerbait ezinezkoa dela. Azken hauteskunde orokorretako kanpainan ezinezkoa zela esaten zigutenek ikusi behar izan dute posiblea den hori pixka bat gehiago kostatzen dela, hori bakarrik; beraz, inork ez diezagula esan Euskadin ere ezkerreko Gobernua ez dela posible", nabarmendu du.

Bere aldetik, Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigai Miren Gorrotxategik, ekitaldiaren amaieran, Euskadik pandemiaren eraginez aurrean dituen "krisiak" izan ditu hizpide: "Osasun-krisia, krisi sozio-ekonomikoa, eta klima-krisia", hain zuzen ere. Nabarmendu duenez, irtenbidea ez da iritsiko eskuineko prozeduren bidez, alegia, "EAJren prozedurei esker". Iñigo Urkulluren alderdiari aurpegiratu dio ekonomia osasunaren aurrean jarri izana, nahiz eta Euskadi, "Estatu mailan, bigarren foku nagusia zen, kutsadura-kasuetan"; EAJren argudioa zen, Gorrotxategiren esanetan, "Osakidetzak ahalmen-tartea zuela, kutsadura berriak artatzen jarraitzeko".

Goizean, Sestaon, Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoaren ideia berreskuratzea eskatu du, Euskadiko "sektore estrategikoetan eta trakzio-enpresetan esku hartzeko"; helburua litzateke "kalitatezko industria-lanpostuak bermatu eta enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak finantzatu ahal izatea". Enplegu eta industria publikoen gaineko ekitaldi batean, Isabel Gonzalez Bizkaiko hautagaiak eta Jon Hernandez Gipuzkoako hirugarrenak euskal langileei botoa eskatu die; izan ere, koalizioak "proposamen argia du horien alde egiteko", eta, Elkarrekin Podemos-IUren iritziz, hala erakutsi du Unidas Podemosek Espainiako Gobernuan eman dituen hilabeteetan. Hartutako erabakien bidez, islatu du "lehentasuna herrialde honetako gizarte-gehiengoan daudenak aldeztu eta babestea" dela, koalizioak esan duenez.

BIDEOA | Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoa eskatu du, industria-sektoreetan esku hartzeko

Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoa eskatu du, industria-sektoreetan esku hartzeko
Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoa eskatu du, industria-sektoreetan esku hartzeko
Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoa eskatu du, industria-sektoreetan esku hartzeko

0:33

Testuinguru horretan, Hernandezek adierazi du Euskaditik, U12ari begira, ez dietela huts egingo langileei: "Hautagaitza honetan eta gure zerrendetan lur honetako langileak daude; nork aldeztuko ditu hobeto langileak langileek baino, euren interesen alde egingo duten politikak gauzatuz?", esan du. Hautagaiak gaitzetsi ditu azken hamarkadetako Jaurlaritzek abiatutako politikak (EAJ ia guztietan izan da); izan ere, "enpleguan eta lan-baldintzetan, gero eta prekarietate handiagoa ezarri dute", eta, ondorioz, "Euskadin, nahiz eta industria-tradizio handia duen, industriak 10 puntu baino gehiago galdu ditu euskal ekonomian. Ehuneko hori oso handia da", gehitu du.

BIDEOA | Instituzioek industrian esku hartzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Instituzioek industrian esku-hartzea proposatzen du Elkarrekin Podemosek
Instituzioek industrian esku-hartzea proposatzen du Elkarrekin Podemosek
Instituzioek industrian esku-hartzea proposatzen du Elkarrekin Podemosek

0:31

Pablo Casadok, PP+Cs koalizioko ekitaldi batean, ohartarazi du EAJri botoa emateak esan nahi duela Pablo Iglesiasen zerga-sistema babestea

Pablo Casado PPko presidenteak ohartarazi duenez, uztailaren 12an EAJ bozkatzeak esan nahi du Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuari eustea, eta Pablo Iglesias Espainiako presidenteordeak eta Unidas Podemos haren alderdiak aldezten duten zerga-politika babestea. Casado PP+Cs koalizioko lehendakarigaiarekin izan da Gasteizen, enpresa batean egindako bisitan, eta bertan egin duten ekitaldi politikoan parte hartu du; industria eta susperraldi ekonomikoa izan dituzte hizpide.

BIDEOA | Zergak jaistea ezinbestekoa dela deritzo Carlos Iturgaizek

Zergak jeistea ezinbestekoa dela deritzo Carlos Iturgaizek
Zergak jeistea ezinbestekoa dela deritzo Carlos Iturgaizek
Zergak jeistea ezinbestekoa dela deritzo Carlos Iturgaizek

0:32

Casadok esan du ekonomia, azken hilabeteotan, ahuldu egin dela Euskadin; bere iritziz, baina, prozesu hori pandemia iritsi aurretik hasi zen. Hori dela eta, nabarmendu du ezinbestekoa dela hiru euskal lurraldeetako zerga-ahalmena eta kontzertu ekonomikoa baliatzea, neurriak abiatzeko; hain zuzen ere, enpresei zergak jaisteko moduko neurriak, horiek lehiakorragoak izan daitezen.

Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak, bere aldetik, aldarrikatu egin du koalizioak gobernatzen dituen lurraldeetan kudeaketa-eredu "arrakastatsua" dela nagusi, eta Espainiako Gobernuaren ereduarekin kontrastatu du. Ildo horretan, leporatu dio Urkulluri "Sanchezen eta Iglesiasen Gobernua onestea". Gobernu horrek, Iturgaizen hitzetan, "enplegua eta ekonomia txikitu egiten ditu": "Urkulluk, Sanchezek eta Iglesiasek osatzen duten hiru bazkideko Gobernua enplegurako eta ekonomiarako hilgarria da, eta gure koalizioa da alternatiba", adierazi du. Asteazken honetako azken orduan, PP+Cs koalizioak salatu du "irainak eta mehatxuak" jaso dituela Zaldibarren. Koalizioko ordezkaritza bat bertara joan da, hauteskunde-kanpaina honetan, "Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran lurperatuta dauden langileen senideak pairatzen ari diren sufrimendua gaitzestea helburu"; udalerrian, baina, zenbait erradikalek osatutako talde batzuek irainak eta mehatxuak bota dizkiete, haien hitzetan. 146 egun joan dira zabortegian luizia izan zenetik, eta bi langile horien gorpuak ez dituzte topatu oraindik. 

BIDEOA | Iturgaizen hitzetan, Urkulluk enplegua eta ekonomia txikitu egiten ditu

Iturgaizen hitzetan, Urkulluk enplegua eta ekonomia txikitu egiten ditu
Iturgaizen hitzetan, Urkulluk enplegua eta ekonomia txikitu egiten ditu
Iturgaizen hitzetan, Urkulluk enplegua eta ekonomia txikitu egiten ditu

0:33

PSE-EEk nabarmendu du Arabako Errioxa ez dagoela "inor haren markarekin eta etorkizunarekin jolasteko moduan"

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak, goizean, Errioxa markaren gainean mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean sortzen ari diren ziurgabetasunak salatu ditu; ohartarazi duenez, Arabako Errioxako eskualdea ez dago "inor haren markarekin eta etorkizunarekin jolasteko moduan". PSE-EEk Guardian egin du ekitaldi politikoa, eta, Mendiarekin batera, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Espainiako ministroa ere izan da; Errioxa Jatorri Izenaren barnean dauden Arabako Errioxako ardoen etorkizuna izan dute hizpide.

BIDEOA | Planas ministroarekin Guardian izan da gaur goizean Idoia Mendia

Planas ministroarekin Guardian izan da gaur goizean Idoia Mendia
Planas ministroarekin Guardian izan da gaur goizean Idoia Mendia
Planas ministroarekin Guardian izan da gaur goizean Idoia Mendia

0:35

Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburuarekin elkarrizketa, ETB1en

Mendiaren esanetan, sortzen ari diren ziurgabetasunak kaltegarriak dira "konfiantza" behar duen sektore horrentzat: "Konfiantza eskaintzea eta ziurgabetasun gehiago iragartzea ez da bateragarria, ez da bateragarria kontsultak iragartzearekin, gero nora joan jakin gabe ere. Arabako eta euskal herritarrak ez daude batzuk betiko jolasetara bueltatzeko moduan", ohartarazi du.

Arratsaldean, Santurtzin, Idoia Mendiak PSE-EErentzako botoa eskatu du. Helburua da babes handiagoa izatea, bermatzeko hurrengo Eusko Jaurlaritzak ezkerreko politikak egin eta osasungintzarako eta susperraldi ekonomikorako konponbideak ematen dituela, "atzean inor gera ez dadin". Mendiaren nahia da, horrela, "Jaurlaritzak ziurtasunak eman ditzala, ez ziurgabetasun gehiago, eta ez adigabetzea esentzia abertzaleekin. Anbulatorioetako, eskoletako edo gure enpresetako arazoei irtenbidea ematea izan behar da funtsezkoena".

BIDEOA | Mendia: 'Babes zabalagoa behar dugu, Jaurlaritzak ezkerreko politikak egin ditzan'

Mendia: 'Babes zabalagoa behar dugu, Gobernuak ezkerreko politikak egin ditzan'
Mendia: 'Babes zabalagoa behar dugu, Gobernuak ezkerreko politikak egin ditzan'
Mendia: 'Babes zabalagoa behar dugu, Gobernuak ezkerreko politikak egin ditzan'

0:33

Equo Berdeakek nahi du "Frantzia zeharkatzen ari den olatu berdea" Euskadira iristea, "krisitik hobeak irteteko"

Equo Berdeakeko lehendakarigai Joserra Becerrak itxaropena du "Frantzia zeharkatzen ari den olatu berdea" uztailaren 12an Euskadira iristea, COVID-19ak sortutako "krisitik hobeak irteteko". Bilboko Itsasadarrean egindako ekitaldi batean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuekin batera, Becerrak ziurtatu du euskal gizarteak "beste indar bat" behar duela, "garai hauek eta euskal herritarrek eskatzen duten mailako berreraikitze-planarekin. Plan hori akordio ausarten bidez gauzatzeko ahalmena duen indar bat; Equo Berdeak bezalako indar bat", nabarmendu du.

BIDEOA | Krisitik ateratzeko formula zaharrak erabiltzen ari direla salatu du Equo Berdeakek

Krisitik ateratzeko formula zaharrak erabiltzen ari direla salatu du Equo-Berdeakek
Krisitik ateratzeko formula zaharrak erabiltzen ari direla salatu du Equo-Berdeakek
Krisitik ateratzeko formula zaharrak erabiltzen ari direla salatu du Equo-Berdeakek

0:22

Mitina Bilboko Itsasadarra zeharkatu duen ontzi batean egin dute, itsas ibilaldi bat egin duten bitartean; ibilaldi horren bidez, Europan dabilen eta Euskadira ekarri nahi duten korronte berde hori islatu nahi izan dute. Parte-hartzaileek Alemaniako, Belgikako, Herbehereetako, Luxenburgoko, eta, igandetik, Frantziako egoera izan dute hizpide: "Berdeek babes askoz ere handiagoa jaso dute herrialde horietan, eta Estatu-mailako, eskualde- eta toki-gobernuak erdietsi dituzte".

Equo Berdeakeko ekitaldia, Itsasadarrean

Argazkia: Equo Berdeak.

Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaia, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: "Uztailaren 12an uholde berdea Euskadira ekartzea espero dugu"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Urkullu azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Alderdi politikoak bideoak EH Bildu PSE-EE berriak PP Araba Hauteskundeak Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskadiko hauteskundeak emaitzak zuzenean Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi azken ordukoa