EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Ekitaldia Gasteizen

Basagoiti: 'Murrizketarik handienak nazionalismoak ekartzen ditu'

Halaber, Euskadin "aldaketa" gauzatzeko aukera "xahutu" izana leporatu dio Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak Patxi Lopezi.

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak adierazi duenez, "murrizketarik handienak nazionalismoak ekartzen ditu, Konstituzioa eta Autonomia Estatutuak murriztu nahi dituelako". Halaber, Euskadin "aldaketa" gauzatzeko aukera "xahutu" izana leporatu dio Basagoitik Patxi Lopez lehendakariari.

Basagoiti Gasteizen izan da, PPk irekitako hauteskunde bulego berri baten inaugurazioan. PPko lehendakarigaiak azapimarratu duenez, "inkesten arabera, alderdi ez nazionalisten artean, lehenak gara, izan ere, EAJren eta Bilduren independentismoari alternatiba bakarra gara".

Gainera, Euskadin "aldaketa" gauzatzeko aukera "xahutu" izana leporatu dio Patxi Lopez lehendakariari. "Lopezi Euskadin aldaketa abiatzeko aukera nahita eman nion duela hiru urte baina xahutu egin du", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea