Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Europako Parlamentua
Euskadi Irratia / eitb.com
Helburua betez gero, 2020rako emisioek % 40 egingo lukete behera Europar Batasunean, eta urtero 50.000.000 tona CO2 gutxiago isuriko lirateke atmosferara.
CO2 isurketak murrizteko plana onartu du Europako Parlamentuak.
audioak (1)
Europak pauso berriak eman ditu ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde. Europako Parlamentuak autoetako CO2 isurketak murriztea onartu du amaitu berri den Legegintzaldian.
2015erako, auto berriek atmosferara emititzen duten karbono dioxidoa kilometroko 130 gramokoa izango da gehienez ere, eta 2020rako, berriz, kilometroko 95 gramokoa.
Urteko 1.000 autotik gora ekoizten dituzten etxeei eragingo dizkie aldaketak. Europak ezarritako gehieneko mugak gaindituz gero, isuna jasoko dute berehala.
2020ko helburua beteko balitz, emisioek % 40 egingo lukete behera Europar Batasunean, eta urtero 50.000.000 tona CO2 gutxiago isuriko lirateke atmosferara. Helmuga horretara heltzeko, autogileek berrikuntza teknologiko handiak egin beharko dituzte.
Teknologia alorrean berrikuntzak bultzatu beharko dituzte autogileek, baina, Europatik aurreratu dutenez, berrikuntza horiek ekonomikoki bideragarriak izan beharko dute eta sozialki jasangarriak.
Atmosferara isurtzen den CO2aren % 12 garraioak sortzen du, eta garraiobideek isurtzen duten kopuru horren % 80 autoek sortzen dute. Hurrengo pausoa beste sektoreetan tankerako neurriak hartzea izango da.
Autoen CO2 emisioei dagokienez, beste aldaketa bat iragarri dute. 2020an, kilometroko 50 gramo CO2 (edo gutxiago) isurtzen dituen autoa bi bidaiariko ibilgailu gisa erregistratu ahalko da, eta 2023an, berriz, bidaiari bakarreko ibilgailu gisa.
_____________________________________
INFORMAZIO GEHIAGO: Europako Hauteskundeei buruzko webgune berezia
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa