Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

08:23

Albisteak

Europako hauteskundeak

Lasaitasuna nagusi, hauteskunde-eguneko lehen orduetan

Erredakzioa

2,5 milioi hautesle baino gehiago daude deituta, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 25eko hauteskundeetarako.

  • Iñigo Urkullu lehendakariak botoa eman duen unea, Durangon. Argazkia: EFE.

    Iñigo Urkullu lehendakariak botoa eman duen unea, Durangon. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zehazki, EAEk biltzen ditu hautesleriaren herritar gehienak, 1.785.616 pertsonak botoa ematen baitezakete; Nafarroan 498.679 eta 250.000 bat Ipar Euskal Herrian.

EAEn, 2.251 mahai daude, dagozkien hautestontziekin, Europako hauteskundeetan. Guztira, 738 hautesleku daude, 9:00etatik aurrera eta 20:00etara arte, herritarrek botoa eman dezaten, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzatik jakinarazi dutenez.

Donostiako eta Gazteluko (Gipuzkoa) bi hauteslekutako ateak silikonaz eta kolaz agertu dira goizean; horren ondorioz, apur bat atzeratu da euren irekiera. Hauteskunde-mahaiak, dena den, normaltasunez osatu ahal izan dituzte.

Urkulluk boza emateko deia egin du

EAJri dagokionez, eguna goizean goiz hasi da. Iñigo Urkullu lehendakariak 9:35ean eman du botoa, Durangoko bere hauteskunde-eskolan.

Lehendakariak boza eman ostean adierazi duenez, "abstentzioak garrantzia izango du, ez dago zalantzarik", baina herritarrek Europa "urrun" sumatzea eguneroko bizitzaren parte dela gaineratu du.

Hala ere, sentimendu horren aurrean "Europa ezberdin bat aldarrikatzeko beharra" aipatu du, "mundu globalizatu batean Europar Batasuna maila guztietan egituratu behar dela" azpimarratuta.

Hauteskunde-egunaren jarraipena, bestalde, Sabin Etxean egingo dute (Bilbon, alderdiaren egoitza nagusian), eta 21:00etan lehen agerraldia egingo dute.

Josu Juaristi (EH Bildu): 'Nahikoa dela esateko garaia da'

Josu Juaristi EH Bilduko hautagaiak "pertsona eta herri moduan ditugun eskubideak ukatzen dituztenei" nahikoa dela esateko deia egin du.

Juaristik 11:00etan eman du boza Azkoitian, eta hauteslekuetara joateko eskatu die herritarrei, "hautesle ezkertiarrik etxean gera ez dadin".

Patxi Lopez (PSE-EE): "Haserrea botoan adierazi behar dugu"

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak ere hauteslekuetara joateko deia egin die herritarrei eta "etsipena, sumindura eta haserrea" botoen bidez adierazteko eskatu die.

Boza Bilbon eman du Lopezek, 10:00 aldera, Iruarteta ikastetxean. Sozialisten ordezkaria "pozik" agertu da jardunaldia "lasaitasunez" doalako, eta horrek, bere iritziz, "Euskadin gauzak aldatuz doazela eta normaltasun demokratikoa gero eta zabalagoa dela" adierazten du.

Iturgaiz (PP): "Asko dugu jokoan"

Carlos Iturgaiz PPko hautagaiak, berriz, hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die hautesleei, gaurkoa "edozein egun" ez dela esanda, eta Europak herritarren bizitzan duen eragina gogora ekarrita.

Areetako Hizkuntza Eskolan boza eman ondoren, botoa emateko "eskubidea" gauzatzera deitu ditu herritarrak, Europan "jokoan asko dugulako, bai euskal herritarrek, bai espainiarrek".

Rosa Diez (UPyD): "Gaur da benetako finala, guztiok zelairatu ahal gara gaurkoan"

UpyDren bozeramaileak hiritarrak botoa ematera deitu ditu; izan ere, bere esanetan, gaur da "benetako finala, guztiok zelairatu ahal gara gaurkoan, eta hori da botoa ematera besterik ez da". Bestela, azpimarratu du, "ez agertzeagatik galduko dugu, lehiari aurre ez egiteagatik".

Diezek nabarmendu du gaur hiritarrek euren iritzia eman ahal dutela, askatasun osoz, eta eskatu du ondorengoa ez ahaztea: “Banan-banan txikiak garela uste badugu ere, gure botoak boteretsuarenak beste balio du”.

Hauteskunde gaua

Alderdi guztiek zenbait ekitaldi dituzte prest, euren egoitzetan eta hotel batzuetan.

EAJ, EH Bildu, PSE eta PP Bilbon egongo dira gauean, eta UPyD, berriz, Donostian.

Zer gertatu zen 2009an?

2009ko Europako hauteskundeetan 1.778.189 herritar zeuden deituta EAEn botoa emateko, eta 733.168k eman zuten botoa (%41,23; 1987tik, parte-hartzerik txikiena). Abstenzioa %58,77koa izan zen.

Orduan EAJk jaso zituen boto gehien, 208.432. Gero, PSE (202.885), PP (117.057), Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna (116.827), Europa de los Pueblos Verdes (EA eta Aralar zeuden bertan, 41.140), EB Berdeak (13.229) eta UPyD (10.963).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena