Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Europako hauteskundeak
Erredakzioa
Fronte Nazionaleko buruak 7 herrialdetako 25 eurodiputaturen babesa behar du Europako Parlamentuan Askatasunaren Aldeko Europako Aliantza sortzeko.
Marine Le Pen Fronte Nazionaleko burua. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Marine Le Pen Fronte Nazionaleko burua aurrerapausoak ematen ari da Europako Parlamentuan talde propioa lortzeko bidean, izan ere, hori lortzeko beste bi alderdirekin harremanetan jarri da, Europako iturriek jakinarazi dutenez.
Le Penek 7 herrialdetako 25 eurodiputaturen babesa behar du Europako Parlamentuan talde propioa sortzeko, hots, Askatasunaren Aldeko Europako Aliantza eratzeko.
Orain arte Le Penek izan duen oztopo nagusia 7 herrialdetako eurodiputatuen babesa lortzea izan da, 25 ordezkariren babesa jasotzea baino.
Herbehereetako PVV, Austriako FPO, Italiako Iparraldeko Liga eta Belgikako Vlaams Belang alderdiek babesa erakutsi diote Le Peni.
Akordiora batzeko gainerako hautagaiak Poloniako KNP eta Lituaniako Legea eta Ordena alderdiak dira.
Europako hauteskundeetan Frantziako lehen indarra izan eta gero, talde propioa lortzeko esperantza agertu zuten Le Penek eta PVV alderdiko buruak.
Datozen egunetan Le Penek prentsaurrekoa deituko du talde propioaren sorrera iragartzeko, Europako iturrien arabera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa