Europakoak 2024 -
Ekitaldia Iruñean
'EAJren asmoa ez da Nafarroako etorkizuna Sabin Etxean erabakitzea'
Andoni Ortuzarrek, halaber, esan duenez, bere alderdia "ez ditu inoiz Foru Erkidegoa aintzat hartu barik Foru Erkidegoan eragina duten egitasmoak onartuko".
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ziurtatu duenez, alderdi jeltzalearen "asmoa ez da Nafarroako etorkizuna Sabin Etxean erabakitzea eta baldintzatzea" eta alderdia "ez ditu inoiz Foru Erkidegoa aintzat hartu barik Foru Erkidegoan eragina duten egitasmoak onartuko".
"EAJk nafarrek euren etorkizuna erabakitzea defendatzen du", esan du Ortuzarrek. Halaber, Rajoy eta Rubalcaba kritikatu ditu, "telefono dei batekin lurralde hau erabili eta hankaz gora" jartzen dutelako.
Horiek izan dira EAJren EBBko presidentearen hitzok, alderdiak Iruñean egindako ekitaldi batean egindako adierazpenetan. Jeltzaleek Europako hauteskundeetarako hautagaien aurkezpena egin dute berton.
Andoni Ortuzarrek Foru Erkidegoaren egoera izan du hizpide eta, esan duenez, legealdi honetan "itsasaldeko Nafarroa, Hondarribiaraino heldu beharrean, Bermeoraino heldu da".
Ortuzarrek, halaber, "argi eta garbi" utzi du EAJren asmoa ez dela "Nafarroaren etorkizuna Sabin Etxean erabakitzea"; "nafarren borondatea sakratua da guretzat". "Hemen esango dut ez ditugula inoiz Foru Erkidegoa aintzat hartu barik Foru Erkidegoan eragina duten egitasmoak onartuko".