2019eko hauteskunde orokorretako albisteak | Hauteskunde Orokorrak, EITBn
Albisteak
Podemos
Agentziak | Erredakzioa
Zerrenden osaketak eta Lopez de Uralderen presentziak barne krisia eragin zuten Ahal Dugun, eta Herritarren Kontseiluko 19 kidek dimisioa eman zuten iragan asteburuan.
Juantxo Lopez de Uralde Equoko buruzagia eta Roberto Uriarte Ahal Duguren idazkari nagusi ohia. EFE
Datorren hauteskunde orokorretan Podemosen eta Equoren Arabako zerrendaburua izateko ?akordioa mantentzen? dela baieztatu du gaur Juantxo Lopez de Uraldek, Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusiak dimisioa eman ondoren.
Hauteskunde-zerrenden osaketak eta Lopez de Uralderen presentziak barne krisia eragin zuten Ahal Dugun, eta Herritarren Kontseiluko 19 kidek dimisioa eman zuten iragan asteburuan. Podemoseko zuzendaritzak Arabako zerrendaburua izatea nahi zuen; Uriartek, ostera, Bizkaiko zerrendaburua izatea nahi zuen.
Podemoseko Estatu Koordinazio Kontseiluak behin behineko batzorde tekniko bat izendatu zuen Euskadin, hauteskunde-kanpaina koordinatzeko. Hauteskundeen ondoren, Herritarren Kontseilu berri bat aukeratuko dute barne-hauteskunde irekien bidez.
?Aldaketa politikoaren proiektua aurrera eramateko ilusioak bere horretan? jarraitzen duela ziurtatu du gaur Lopez de Uraldek. ?Herritarren konfiantza bereganatzeko aurretik lan handiko asteak? dituela onartu du Equoko buruzagiak.
Frackinga eta Garoña
?Zerrendak lehenbailehen osatzea? espero du Equo alderdi ekologistak, abenduren 20 hauteskundeetan ?aldaketa politikoa zuzentzeko hautagaitzarik onena izateko?. Epemuga azaroaren 11 jarri zuen Podemosek.
Equoren hitzetan, Mariano Rajoyren Gobernuaren ?politika erregresiboak geldiarazteko hautagaitza sendo bat sekula baino beharrezkoagoa da?. ?Frackingaren bultzadarekin edo Garoña zentral nuklearra jarraitzearekin? Arabari eraso egin nahi diote, salatu duenez.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa