Hauteskunde Orokorrak -
Kanpaina
Ortuzar: 'EAJ da Euskadiren ahots bakarra Madrilen'
EH Bilduk esan du "Madril edo Euskal Herria" aukeratu behar dela; PSEren iritzian, Pedro Sanchez da Rajoy ordezkatzeko hautagai bakarra; eta PPk kalitatezko hezkuntza modernoa aldarrikatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJ
Mikel Legarda EAJren Arabako zerrendaburuak berretsi du bakea eta elkarbizitza "egonkortzeko" eta Euskadirentzat estatus politiko berria adosteko "eskuak luzatuta" jarraitzen duela, "nahiz eta Rajoyk jaramonik ez egin lehendakariaren eskaintzei".
Legardak uste du beharrezkoa dela hauteskundeen ostean aterako den gobernuak legegintzaldi honetan "galdutako baloreak" berreskuratzea, tartean aniztasuna, elkarrizketa, itunak, kohesio soziala eta kudeaketa instituzional "gardena eta zuhurra".
Andoni Ortuzarrek esan du EAJren izan dela eta izango dela ?Euskadiren ahotsa Madrilen?. Gainerako euskal alderdiek euskal herritarren interesak Madrilen defendatzeari uko egin diotela erantsi du.
EAJk Bilbon, Iñaki Azkuna zentroan (Alhondiga), egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Bertan izan dira, besteak beste, Ortuzar, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia.
?Alderdi espainiarren ordezkariei, Madrilen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izena kentzen diete eta, beraz, Madrileko interesen arabera jokatzen dute; besteak, ezker abertzalekoak, haize-orratz baten moduan aritzen dira, batzuetan Madrilera doaz eta beste batzuetan ez, eta legegintzaldi honetan, adibidez, gauza bakarra egin dute: liburu bat (Konstituzioa) publikoki apurtu?, adierazi du.
EH Bildu
Rafa Larreina EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak esan du "Madrilek politikak inposatzen dituenean guztiak okerrera" egiten duela; horregatik, "euskal herritarrei pentsio duinak bermatzeko modu bakarra" erabakitzeko eskubidea aitortzea dela uste du.
Larreinak eta Marian Beitialarrangoitia zerrendaburuak Donostian egindako ekitaldi batean parte hartu dute. Bertan, pentsioen etorkizunaren inguruan eztabaidatu dute ordezkari sindikalekin eta pentsiodun elkarteekin batera.
Hasier Arraiz EH Bilduren bozeramaileak esan du eskubide historikoak eguneratzea ?erabakitzeko eskubidea? onartzea dela eta Espainiako Gobernuari eskatu dio Euskal Herrian erabakitzen dena errespetatu dezala.
Bilbon arratsalde honetan Jon Iñarritu Bizkaiko hautagaiarekin batera egindako ekitaldian, Arraizen ?abertzale eta progresisten? botoa eskatu du EH Bildurentzat.
?Guretzako garrantzitsuena erabakitzeko eskubidea da. Gure etorkizun politikoa, soziala eta ekonomikoa erabaki nahi dugu. Gure hezkuntza eredua, enplegu, ekonomia eta gizarte politikak erabaki nahi ditugu eta erabaki horiek errespeta ditzala exijitzen diogu Madrili?, azpimarratu du.
PSE-EE
Javier Lasarte PSE-EEren Arabako zerrendaburuak salatu du PPren politiken ondorioz "nabarmen" handitu dela herritarren arteko desoreka ekonomikoa, eta aldarrikatu du PSOE dela "benetako alternatiba" bakarra.
Alderdi Popularraren lan erreformak eragin duen "prekarizazioa" ustez irauliko duen proposamena aurkeztu dute sozialistek: Langileen Estatu berria sortzea, "lortuta" dauden lan baldintza "klasikoak" berreskuratzeko, eta "segurtasun eta osasun eskubide berriak" eskuratzeko.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Estatuko politikagintzak aldaketa behar duela, ?baina ez dugu onartuko plasma bidezko presidente bat feriako berritsuengatik edo telebistako tertulia-kideengatik aldatzea?, erantsi du.
Alderdi Sozialistak Irunen egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia, ehunka lagunen aurrean. Bertan izan dira Miquel Iceta PSCko idazkari nagusia eta Odon Elorza PSEren Gipuzkoako zerrendaburua.
Mendiaren esanetan, Mariano Rajoy ordezkatzeko hautagai bakarra dago: ?Pedro Sanchez?. ?Konponbideak proposatzen dituelako, Moncloan elkarrizketaren aldeko apustua egingo duelako eta Espainia goitik behera zeharkatzen ari delako herritarren kezkak bertatik bertara ezagutzeko?, azpimarratu du.
PP
Javier Maroto PPren idazkariorde eta Arabako hautagaiak esan du Nafarroan "aukera guztiak" ez direla "berdinak", eta Foru Erkidegoan Ciudadanosen aldeko botoa emateak "albo-ondorio txarrak" izan ditzakeela.
Marotok azaldu duenez, Nafarroan Ciudadanos bozkatzea "Nafar guztiek Senatuan duten ordezkaritza aldatu nahi duen alderdi bat bozkatzea da, Uxue Barkosen ahotsa bakarrik entzungo litzake bertan, Bilduren botoekin aukeratutako batena".
Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularraren presidenteak hezkuntza ?publikoa, kalitatezkoa eta modernoa? defendatu du eta ingelesez ikasteko eskubidea aldarrikatu du.
?Guk ez dugu nahi ingelesez ikasteko aukera baliabide ekonomikodun edo aberatsak diren familien seme-alabek soilik izatea; guk aukera hori ume guztiek izan behar dutela uste dugu?, azaldu du Irune, berak ikasi zuen ikastetxearen aurrean egindako ekitaldian.
Hezkuntzaz gain, enplegua edo ekonomia bezalako alorretan ere akordioak bilatzeko prest daudela adierazi du Semperrek.
Ahal dugu
Iñigo Errejon Podemoseko buruzagiak Mariano Rajoyren eta Pedro Sanchezen arteko eztabaida ?Verando Azul? telesailarekin alderatu du, eta esan du Albert Riverak bertan izan beharko lukeela, ?zahar usain bera daukalako?.
Podemosek arratsaldeko ekitaldi nagusia Barakaldoko BECen egin du eta mila lagun elkartu ditu bertan. Pablo Iglesiasek egin behar zuen agerraldia, baina azkenean telebista kate bateko eztabaida batean parte hartu behar zuela eta, ez da ekitaldian izan.
Alabaina, bideo bat emititu dute haren mezu batekin: ?Ikuspegi itxi eta zentralistaren aurrean, Estatu anitza defendatzen dut?. BECen bildutako jarraitzaileekin ?zorretan? dagoela onartu du eta abenduaren 20an hautestontziak ?irribarrez? betetzeko deia egin du.
UPyD
Gorka Maneiro UPyDren bozeramaile eta legebiltzarkideak salatu du inkestetan ez dutela alderdi horri buruz galdetzen, eta horregatik ez dela inkesten emaitzetan agertzen.
"Egiaztatuta dugu, eta egia da", adierazi du Bilbon egindako hauteskunde ekitaldi batean.