Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

10:42

Hauteskunde Orokorrak A10

#A20

Hauteslekuak itxita daude jada EAEn eta Nafarroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kontsultatu 2015 Hauteskunde Orokorren emaitzak, eta alderdiek Kongresurako eta Senaturako jaso dituzten botoak.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauteslekuak itxi dituzte dagoeneko. Hauteskunde orokorretan botoa emateko aukera amaitu da, eta 20:00etatik botoak zenbatzeko garaia da.

Hauteskunde-erroldako herritarren % 58,97k eman dute botoa 18:00etarako Euskal Autonomia Erkidegoan; duela lau urteko hauteskundeetan baino ia hiru puntu gehiago.

Nafarroan ere, gora egin du parte-hartzeak, erroldan jasotako herritarren % 59k eman baitute botoa 18:30erako; duela lau urte baino hiru puntu gehiago (% 55,82).

Estatuan ere, gora egin du parte-hartzeak. Barne Ministerioaren arabera, parte-hartzea % 58,36koa izan da Estatuan ordu horretarako. Beraz, 2011ko datuekin alderatuta, puntu erdi baino gehiago igo da.

Barne Ministerioak bere webgunean adierazi duenez, parte-hartzea EAEko hiru lurraldeetan izan da 2011n baino handiagoa. Hala, Bizkaian boto-emaileen % 60,03k hartu du parte (% 57,65ek, 2011n); Gipuzkoan, % 57,89k (% 54,83k, duela lau urte); eta Araban, % 57,48k (% 53,51k, aurrekoetan).

hauteskunde orokorrak datuak EFE

Normaltasuna

Normaltasuna da hauteskunde-eguneko lehen orduotako protagonista. 09:00etan zabaldu dira Euskal Autonomia Erkidegoan hauteslekuak, normaltasun osoz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 725 hautesleku zabaldu dira, eta 2.599 mahai jarri dituzte guztira; 1.344 Bizkaian, 842 Gipuzkoan eta 413 Araban.

Apartekorik gertatu ezean, bitxikeriak izaten dira albiste hauteskunde-egunetan, eta, gaurkoan, Iñigo Urkullu lehendakariak utzi du horietako bat. Durangoko Behargintza zentroan botoa ematen hasi denean, mahaiko lehendakariak "Iñaki" deitu dio aurrena, eta "Ignacio" ondoren. Lehendakariak zuzendu egin dio, eta, azkenean, "Iñigo Urkullu Renteria" izen-abizenak ondo esan dituenean, sartu du botoa hautestontzian Jaurlaritzako buruak.

Hauteslekua kazetariz josita zegoela gertatu da bitxikeria, eta horrek mahaiko presidenteari eragin dion urduritasunari egotzi diote bertan zeudenek nahasmena. Urkulluk, umorez, honakoa esan die bertan zeuden kazetariei: "Baduzue gaurko bitxikeria".

Gertatutakoa alde batera utzita, gaurko hauteskundeen "garrantzia" nabarmendu du lehendakariak, horren hitzetan, Espainian "aldaketa sakona" gertatuko delako, eta "gehiengo absolutuen garaia" amaituko delako. Irabazlea nor izango den galdetuta, ez du erantzun zehatzik eman, baina ziur agertu da aldaketa etorriko dela. "Kanpainan zehar gobernua osatzeko aukera eta formula desberdinak badirela ikusi dugu. Ez naiz emaitzen inguruko espekulazioetan sartuko", esan du.

Ertzaintzak 1.200 agente mobilizatu ditu gaur, hauteslekuetako segurtasuna bermatzeko. Tokian tokiko udaltzainekin elkarlanean aritu dira.

Nafarroa

Nafarroan ere normaltasuna izan da lehen orduotako protagonista, gertakari bakan batzuk izan diren arren, Foru Erkidegoko Gobernuak jakitera eman duenez.

Nazarren izan da gertakarietako bat. Bertako hauteslekua ezin izan dute ordurako zabaldu, eskolako ateko sarraila silikonaz bete dutelako. Iruñeko eskoletako batean, berriz, mahaiko titularra ez da ordurako azaldu, eta atzerapenarekin zabaldu dute han ere atea.

Gainerako lekuetan, esan bezala, ez da apartekorik gertatu, eta normaltasunez zabaldu dira Foru Erkidegoan 359 eskola; guztira, 959 mahai jarri dituzte.

Bestalde, Nafarroako 44 udal eta kontzejutan udal-hauteskundeak ere badituzte, maiatzean hautagaitzarik aurkeztu ez zenez, ez zituztelako udal-ordezkariak hautatu.

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak 10:00ak inguruan bozkatu du, Zabalguneko Civiboxeko eskolan. Hauteskunde hauetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, datorren legealdia "oso garrantzitsua" izango delako.


Barkosen hitzetan, legealdi guztiak dira garrantzitsuak, baina datorrena "bereziki garrantzitsua" izango da "eguneroko hainbat gairi dagokienez".

Datuak

Espainiako Gobernuak 14:30ean eman ditu parte-hartzeari dagozkion lehen datu ofizialak, eta 18:30ean emango ditu arratsaldekoak. Emaitzen inguruko lehendabiziko datu ofizialak, berriz, 22:30erako espero dira, gutxi gorabehera.

Carmen Martin Castro Estatuko Komunikazio idazkaria eta Luis Aguilera Ruiz Barne idazkariordea 10:30ean agertu dira hedabideen aurrean, Datuen Zentroan, eta lehen orduotako "normaltasuna" nabarmendu dute.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ere parte hartzeko deia egin die herritarrei. Madrilen, Aravaca barrutiko hauteslekuan, eman du botoa, Elvira Fernandez emaztea lagun zuela. Rajoyren hitzetan, botoa ematea herritar guztion "adierazpiderik demokratikoena" da. "Ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da espero eta nahi duguna, erabaki garrantzitsua hartuko delako gaur", esan du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena