Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren laugarren eguna

Urkullu: 'EAJ da Espainiako politikak aldatzeko bermea'

Nagua Alba Aha Duguren buruak bere alderdiak izango duen papera defendatu du ETBn egindako elkarrizketan; eta EH Bilduk esan du Marotorekin egin zuen gauza bera egingo duela Rajoyrekin.

Etorkizuna denen artean berpentsatzea deitu du lehendakariak

1:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Maura Kongresurako Elkarrekin Ahal Dugu hautagaitzaren Bizkaiko zerrendaburuak EAJren ?paradoxa? azpimarratu du, Europako Parlamentuan Talde Liberaleko kidea den heinean, Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren (TTIP) alde bozkatuko duela, euskal produktuen ?lehiakortasunaren kalterako?.

Maura Gernikako merkatutan izan da goizean eta bertan egindako agerraldian Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren negoziazioak tokiko industrian, nekazaritzako elikagaietan eta tokiko produktuetan izango duen eraginaz ohartarazi du.

EAJk Ciudanosekin eta UPyDrekin betara TTIParen alde bozkatu duela gogaratu du Maurak. ?Europar Batasuneko elikagaien segurtasunerako eta kalitatetarako arauak aldatuko ditu eta Europako lurralde eta herrialde ezberdinen subiranotasuna murriztea ekarriko du?, azaldu du.

Miren Gorrotxategi Senaturako Elkarrekin Ahal Dugu hautagaitzako Bizkaiko zerrendaburuak esan du oso garrantzitsua dela Alderdi Popularrak Goiko Ganberan gehiengo absoluturik ez lortzea, Senatuaren erreforma egin nahi bada.

Elkarrekin Ahal Duguk Bilboko Unamuno plazan egin du arratsaldeko ekitaldi politikoa eta, besteak beste, Senatua izan dute hizpide.

Joan den abenduko hauteskundeetan PPk gehiengo absolutua lortu zuen Senatuan. ?PPk ez du nahi ganbera hori erabilgarria izatea eta horregatik ezinbestekoa da botoen gehiengoa guk izatea, Senatuaren erreforma egin ahal izateko?.

Bestalde, ETB-1eko 'Egunon Euskadi' saioak Nagua Alba Podemos-Ahal Duguren burua elkarrizketatu du.

Aitor Esteban EAJren Bizkaiko zerrendaburuak hitzeman du bere alderdiak euskal arratzaleen interesak defendatzen jarraituko duela, eta esan du "lau alderdi nagusiek botoak galtzeko arrisku handiagoa" dutela "Andaluziako edo Galiziako flotekin".

"Badakit, bertan bizi izan dudalako, inork gehiago ez duela aipatu ere egin Euskadiko kostako sektorea", adierazi du hautagai jeltzaleak, Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko buruaren ondoan.

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du EAJ dela ?Espainiako politikak aldatzeko bermea? eta, ondorioz, ?euskal agendari erantzun bat emateko eta Euskadiren interesak defendatzeko bermea?.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Urkulluk berretsi egin du jeltzaleen ?elkarrizketarako eta akordioetara heltzeko? borondatea eta azken sei hilabeteotan Estatuko lau alderdi politiko nagusien jarrera kritikatu du, ?hitz egiteko eta adostasunak bilatzeko gaitasunik izan ez dutelako?.

Horrez gain, lehendakariak esan du PPk, PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek ?promesa asko? egiten dituztela, ?toki guztietan eta mundu guztiarentzat, baina Euskadi beti ahazten? dutela salatu du.

EH Bilduk argi adierazi nahi izan du ez duela zalantza egingo "Mariano Rajoy botatzeko", Javier Marotorekin Gasteizko Udalean egin zuen moduan.

Larrionek Mikel Otero hautagaiaren ondoan azaldu duenez, PP Udaletik "kanporatuta arduraz" jokatu zuten, kontrakoa egitea "arduragabekeria" izango litzatekeelakoan.

Marian Beitialarrangoitiak ohartarazi du gaur gauean PPko, PSOEko, Podemoseko eta Ciudadanoseko hautagai nagusiek telebistan izango duten eztabaidan ?Espainiaren batasunaz? asko hitz egingo dutela, baina ?ezer ez hemen axola zaizkiguna gaiez?.

Arratsaldean, Beasainen egindako ekitaldi politikoan, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du azken sei hileak ?argazkiak bilatzen? eta telebista saioetatik ?paseatzen? ari direla Mariano Rajoy, Pedro Sanchez, Pablo Iglesias eta Albert Rivera. ?Gaur dute egun handian; berriro ere adierazpen hutsak egingo dituzte eta ez dute herritarren benetako arazoak konpontzeko proposamenik egingo. Gaur berriro erakutsiko digute nortzuk diren eta zertarako dauden?, esan du.

?Ez da iragarle izan behar Rajoyk, Iglesiasek, Sanchezek eta Riverak zertaz hitz egingo duten jakiteko. Ez dizuet pelikularen amaiera izorratu nahi, baina debatea ikusten baduzue ez duzue ezer entzungo herri honetako pertsonon arazoez eta horiek konpontzeko soluzioez?, erantsi du.

Odon Elorza PSOEren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du sozialistek inkestak irauliko dituztela, hala "antzematen" dutelako "kalean", eta Pedro Sanchezek helburu hori lortzeko urratsa egingo duela, telebistako eztabaidan "pedagoiaz" eta "argi" hitz eginda.

PSOE hirugarren postuan uzten duten inkestez galdetuta, Elorzak esan du "zalantzarik gabe" egingo dutela aurrera, eta "ezustekoa" izango dutela.

Arratsaldean, Gasteizen egindako ekitaldi batean, Javier Lasarte Kongresurako PSEren Arabako zerrendaburuak esan du PPk Espainiako Gobernuan ez jarraitzeko eta, beraz, Mariano Rajoy kanporatzeko ?boto baliagarri? bakarra Alderdi Sozialistarena dela.

?PPren Gobernuak azken lau urteotan ezarri dituen injustiziaren eta ezberdintasun sozialaren politikei buelta emateko gogor lan egingo dugula agintzen dugu?, erantsi du.

?Berrikuntzaren demokratizazioan, enpresa-hazkundearen sustapenean eta herritar guztiak baldintza berdinetan egoteko lan egingo dugu?, azpimarratu du Lasartek.

Borja Semper PPren Gipuzkoako zerrendaburuak uste du "egia" dela, "benetako mehatxuak" daudela "askatasunen kontra", baina batzuek ez omen dute ulertu "mugak erori egiten direla Europan eta mundu osoan".

"Egia da alderdi lokalistak ditugula, EAJ tarteko", eta Europa, Espainia eta Euskadi "mugekin eta hesi psikologikoekin" ulertzen dute, PPren ordezkariaren arabera.

Horren aurrean, Semperrek esan du PPk "euskal eta espainiar politikan hesiak, mugak eta enfrentamenduak kendu" nahi dituela, eta "ulermenaren, zubien eta akordioaren" alde egingo duela "susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren sorkuntza lortzeko".

Ciudadanosek azpimarratu du Euskadi ez dela "Espainiatik at dagoen oasi bat":

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ PP EAE Hauteskunde orokorrak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak