Hauteskunde Orokorrak -

Ekitaldia Gasteizen

Gehiengo aurrerakoia osatzeko aukera bakartzat aurkeztu da Elkarrekin Podemos

EAEko hiru zerrendaburuak, Juantxo Lopez de Uralde (Araba), Roberto Uriarte (Bizkaia) eta Pilar Garrido (Gipuzkoa), kanpainari hasiera emateko ekitaldia egin du Gasteizen.

Elkarrekin Podemosen kanpainaren hasiera, Gasteizen. Irudia: EiTB.
Elkarrekin Podemosen kanpainaren hasiera, Gasteizen.
Elkarrekin Podemosen kanpaina hasierako ekitaldia, Gasteizen

0:51

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari orokorrak ohartarazi duenez, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan euskal herritarrek jokoan dituzte politika aurrerakoiak, autogobernua, Kontzertu Ekonomikoa eta hizkuntza eskubideak. Esan duenez, arriskuan egon litezke PSOEk Ciudadanosekin hitzartzen badu zein "eskuin muturrekoak" gobernatzen badu.

Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak barnean hartzen dituen Elkarrekin Podemos koalizioak Gasteizen hasi du hauteskunde kanpaina. Martinezekin egon dira EAEko Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak: Juantxo Lopez de Uralde (Araba), Roberto Uriarte (Bizkaia) eta Pilar Garrido (Gipuzkoa).

Euskadik politika aurrerakoiek aurrea hartzea eta behingoz ezartzea duela jokoan esan du Martinezek, batez ere emakumeen eskubide eta askatasunei, ekonomiari eta trantsizio ekologikoari dagokienez.

"Bizi kalitatearen hobekuntzarako eta askatasunen defentsarako esparrua duen Estatu batean bizitzea dugu jokoan. Zentralizazioaren alde eta eskubideak eta askatasunak murriztearen alde apustu egiten duen iraganera begiratzea da beste aukera", esan du.

Gehitu duenez, autogobernua ere bere erremintak, Kontzertu Ekonomikoa eta hizkuntza eskubideak ere jokoan ditu Euskadik.

"Hori dena arriskuan izango da eskuin muturrak gobernatzen badu edota PSOEk, ezkerrera begiratu beharrean, Ciudadanosekin hitzartzea erabakitzen badu", ohartarazi du. "Ez eskuineko Gobernu bat ezta Ciudadanosekin ere", azpimarratu du.

Koalizioak gobernu horiek ekiditeko lan egingo duela esan du Ahal Duguko liderrak. Hori, esan duenez, Elkarrekin Podemos indartsua bada eta Kongresuan presentzia eta indar nahikoa badu izango da posible, Pedro Sanchez hautagai sozialistak Albert Rivera Ciudadanosekoarekin akordiorik ez egiteko, eta bere promes aurrerakoiak bete ditzan ziurtatzeko.

Gogorarazi duenez, aurreko hauteskunde orokorretan, 2016an, koalizioa EAEko bozkatuena izan zen. "Euskal gizarteak eman zizkigun botoek Rajoy botatzeko, gutxieneko soldata igotzeko, Kupoa onartzeko eta Pedro Sanchezi neurri sozialak ateratzeko balio zuen", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainia Hautagaiak Gasteiz Podemos Ahal Dugu Euskadi Lander Martinez Hierro Hauteskundeak