Hauteskunde Orokorrak -

A28

San Prudentziok posta bidez bozkatzeko eskaerak laukoiztu ditu Araban

Gasteizen, herritarrei jakinarazpenak iritsi dakizkien lan egiten ari da Udaltzaingoa, hauteskunde mahaietan geratu diren 1.006 hutsuneak betetzeko.

San Prudentzioko danborrada, Gasteizen / Atxiboko irudia: EiTB.
San Prudentzioko danborrada, Gasteizen.
San Prudentzioko zubia dela eta, hirukoiztu dira Araban postaz botoa emateko eskaerak

2:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan posta bidez bozkatzeko eskaerak, apirilaren 12an, ostirala, Espainiar estatuko batezbestekoa laukoiztu du, San Prudentzioren ospakizunen ondorioz.

Apirilaren 18an, osteguna, da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna, eta momentu honetara arte, 30.000 pertsonak egin dute eskaera Araban, hau da, lurraldeko biztanleriaren % 12. Espainiar estatuko batezbestekoa % 3 da.

% 200 igo dira posta bidezko boto eskaerak, 2016ko ekainaren hauteskunde orokorretako zati batekin alderatuta. 10.000 eskaera izan ziren aurrekoetan.

Arabako zaindaria da San Prudentzio, eta apirilaren 28an ospatzen da bere eguna. Aurten igandea denez, apirilaren 29ra mugitu dute jaieguna. Arabar askok, beraz, zubi luzea gozatzeko aukera izango dute, maiatzaren 1era arte (Langileen eguna).

Arabako Hautesle Erroldaren Bulegoko iturriek esan dutenez, hori da posta bidezko botoa modu horretan igotzeko arrazoia.

Horrela, Araba da ostiralera arte posta bidezko botoaren portzentaje altuena eskatu duen lurraldea. Jaen da hurrengoa, baina datua Arabako portzentajetik urrun dago: % 6,5. Andaluziako probintzian milaka jende erakartzen duen Cabezako Amaren erromeria da arrazoia.

1.006 hutsune hiriburuan

Gasteizen, gainera, 309 mahaiak osatzeko beharrezkoak diren 2.781 pertsonetatik, lehenengo txandan 600 lagun geratu ziren jakinarazita izan gabe. Hauteskunde Batzordeak, bestalde, 400 helegite onartu zituen.

Horregatik, Udaltzaingoa mezuak epea bukatu baino lehen hel daitezela saiatzen ari da, lehenengo txandan sortutako 1.006 hutsuneak bete ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba EAE albisteak Hauteskunde orokorrak San Prudentzio Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Hauteskundeak Posta zerbitzuaren azken ordukoa