Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren zazpigarren eguna

Otegi: 'Ez gaituzte Madrilen nahi eta ahal duten guztia egingo dute egon ez gaitezen'

'Autogobernua' Exekutibotik defendatuko duela dio EPk. 'Bolada zentralizatzaileaz' ohartarazi du EAJk. 'Irainak' kritikatu ditu PSEk. EAJk eta PSEk 'programak ezkutatzen dituztela' dio PPk.

Aizpurua, Otegi, Iriarte, Pozueta eta Iñarritu, EH Bilduren ekitaldi batean / Argazkia: EFE.
Aizpurua, Otegi, Iriarte, Pozueta eta Iñarritu, EH Bilduren ekitaldi batean.
Aizpurua, Otegi, Iriarte, Pozueta eta Iñarritu, EH Bilduren ekitaldi batean / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresurako Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako hautagai Pilar Garridok eta Rafa Sainz de Rozasek EAJri gogorarazi diotenez, "autogobernua defendatuko duen eta Estatu plurinazionala osatzen duten nazioen erabakitzeko eskubidea defendatzen duen" Espainiako Gobernuan "sartzeko aukerak dituen alderdi politiko bakarra" da koalizio morea. Gainera, proposatzen dituzten politikek "euskal bakoitzarengan eragin positiboa" dutela esan dute.

Pasaian (Gipuzkoa) egindako ekitaldian, Garridok esan du "argi dagoela, adibidez, Euskadin milaka pertsonak kobratzen dutela lanbide arteko gutxieneko soldata eta, beraz, Unidas Podemosek bultzatutako igoerak on egingo die".

Laudion (Araba) egindako ekitaldi batean, Juantxo Lopez de Uralde Kongresurako Arabako zerrendaburua ziur agertu da "zenbakiak alde badituzte", PSOEk Ciudadanosekin egingo duela akordioa, eta hautetsontziak bere koalizioaren aldeko botoez betetzeko deia egin du, "negatiboa, kaltegarria eta toxikoa" den gobernu posible horren kontra egiteko.

Elkarrekin Podemosek Gobernuan egoteko premiaz ohartarazi du, atzera ez egiteko
Elkarrekin Podemosek Gobernuan egoteko premiaz ohartarazi du, atzera ez egiteko
Elkarrekin Podemosek Gobernuan egoteko premiaz ohartarazi du, atzera ez egiteko

1:17

Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak PP, Ciudadanos eta Voxen "nazionalismo chauvinistaren bolada zentralizatzaileaz" ohartarazi du. Esan duenez, euskal autogobernuarentzat "arrisku argia" dira, eta Kontzertu Ekonomikoaren "desagerpena" ekar dezakete.

EAJk igandean ospatuko du Aberri Eguna, apirilaren 21ean, 'Aberri' lelopean Bilboko Plaza Barrian. Aurkezpenean, Estebanek apirilaren 28an bere alderdia babestera deitu ditu "herrialde honek autogobernua mantentzea eta areagotzea nahi dutenak". "Herri sentitzen bagara, nazio desberdina, EAJri bozkatzea oso garrantzitsua da", esan du.

Lekeition (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak esan du, "pixkanaka hiru eskuinen gehiengo osoaren" aukera "desagertzen" ari den honetan, Ciudadanos da "mehatxua", eta botoa eskatu du bere alderdia izateko Pedro Sanchez " baldintzatzen" duena.

EAJk PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
EAJk PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
EAJk PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du

1:16

Patxi Lopez Kongresurako PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburuak botoa eskatu die ez soilik aurrerakoiei, baita "irainekin" aspertuta dauden guztiei eta politika arazoak konpontzeko balio izatea nahi dutenei, politika "elkarrizketarako eta akordiorako prestasuna ere badela" uste dutenei.

Bilbon egindako ekitaldi batean, Adolfo Suarez Illana, Juan Cose Cortes edo Cayetana Alvarez de Toledo PPko hautagaiengandik sozialistek jaso dituzten erasoak aipatu ditu Lopezek, eta galdetu du: "Non dago jende horren muga?".

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroak eta PSE-EEren Arabako zerrendaburuak esan duenez, arabarrek eta euskal herritarrek ez dute PPk Espainiako erakundeetan ordezkatzea nahi, eta "emaitzak, erabakiak eta benetako arazoak konpontzen ez dituzten politikak eraikitzeko kontaketa faltsuak" eraikitzea egotzi die popularrei. "Gezurren ala egiaren gainean eraikitako herrialde eredu berria dugu jokoan", ohartarazi du.

Celaak ziurtatu du Mercedesek ez duela galduko enplegua dieselen gaineko zergagatik
Celaak ziurtatu du Mercedesek ez duela galduko enplegua dieselen gaineko zergagatik
Celaak ziurtatu du Mercedesek ez duela galduko enplegua dieselen gaineko zergagatik

0:52

Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak gainontzeko euskal alderdiek "trifatxitoaren mehatxuaren aurrean" duten "etsipena" errefusatu du, eta ziur agertu da koalizio abertzalea izango dela, hauteskundeen ondoren, "balantza albo batera ala bestera eramango duena".

Bastidan (Araba) egindako ekitaldi batean, hautagai abertzalea konbentzituta zaldu da EH Bildu dela Euskadik "demokrazian, eskubideetan eta askatasunetan aurrera egiteko "aukera fidagarri bakarra" dela, "euskal gizarte osoaren ongizatearen bidetik".

Donostian egindako ekitaldi batean, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak esna duenez, "ez gaituzte Madrilen nahi eta ahal duten guztia egingo dute bertan ez egoteko", eta horregatik bozkatu behar da EH Bilduren alde. "Zer arrazoi gehiago behar da? Ez bagaituzte nahi, bertan egongo gara", nabarmendu du.

Autoritarismoak ezingo duela ezker abertzalearekin amaitu dio EH Bilduk
 Autoritarismoak ezingo duela ezker abertzalearekin amaitu dio EH Bilduk
Autoritarismoak ezingo duela ezker abertzalearekin amaitu dio EH Bilduk

0:53

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak argi utzi du bere alderdia Konstituzioaren eta Espainiako batasunaren alde dagoela, PSOEk eta EAJk "euren benetako programak ezkutatzen dituzten" bitartean, popularrei zuzendutako "irainen ke-laino" baten atzean.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Alonsok Javier Maroto Arabako zerrendaburuaren "ahaleginaren" garrantzia azpimarratu du, arabarrei inportatzen zaienaz hitz egiteok, eta sozialistek eta EAJk soilik bera bota behar dela esatea gaitzetsi du.

Alonsok esan duenez, EAJk "Bildurekin batasun konstituzionalarekin apurtzen duen hitzarmen subiranista bat duela ezkutatzen du", eta PSOEk "boterean mantentzeko dena egiteko prest dagoela ahaztea" nahi du.

PSOE eta EAJren irainen aurrean proposamenen kanpaina egiten ari direla dio PPk
PSOE eta EAJren irainen aurrean proposamenen kanpaina egiten ari direla dio PPk
PSOE eta EAJren irainen aurrean proposamenen kanpaina egiten ari direla dio PPk

0:51
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Nafarroako Hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak