Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren 1. eguna

Casadok uste du Sanchezek Podemosekin eta independentistekin egin nahi duela ituna

EAJk PSOEren aurka jo du Memoria Historikoa dela eta, Sanchezek ziurtatu du ez duela PPrekin bat egingo, Podemosek "koalizio handia"z ohartarazi du, eta EH Bilduk Araban PPri atea ixtea eskatu du.

Casado, PPko hautagaiekin batera. Argazkia: Efe
Casado, PPko hautagaiekin batera. Argazkia: Efe
Pablo Casado Gasteizen izan da kanpainaren lehen egunean

0:20

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko hautagaiak esan du Sekretu Ofizialen legearen (frankismoan onartua) erreforma izango dela datorren legegintzaldiko "kotoiaren proba", eta PSOEri "sekretu horiek azaleratzeko" eskatu dio.

Bilboko Artxanda parkean, Gerra Zibileko gudarien omenezko eskulturaren aldamenean, egin du ekitaldia EAJk, eta Estebanek "lotsagarri" jo du gaur egun Sekretu Ofizialen legeak indarrean jarraitzea.

Gogorarazi duenez, EAJk behin baino gehiagotan proposatu du Kongresuan aipatu legea aldatzea, baina ezin izan dute erreforma egin "PPk, Ciudadanosek eta PSOEk ez zutelako eztabaidatu nahi". Hala ere, Estebanek aurreratu du erreformarako proiektua aurkeztuko duela, eta horixe izango dela legegintzaldiaren "kotoizko proba".

Hautagai jeltzaleak espero du sozialistek "arduraz jokatu eta sekretuak azaleratuko dituztela".

Estebanek esan du hamaika arazo izaten dituztela lege horrengatik Trantsizioko edo otsailak 23ko Estatu kolpeko informazioa eskatzen dutenean. Azaldu duenez, Kongresuko batzorde batek Trantsizioan torturen inguruan egin zuen txosten bat eskatu ostean, "3.000-4.000 orri" bidali zizkioten, eta norbaitek "izenak orriz orri ezabatu" zituen.

Bestalde, Estebanek azpimarratu du "eskuindarrak hegalak zabalduta itzuli" direla.

Aitor Estebanek memoria historikoarekiko konpromiso falta leporatu dio Sanchezi
Aitor Estebanek memoria historikoarekiko konpromiso falta leporatu dio Sanchezi
Aitor Estebanek memoria historikoarekiko konpromiso falta leporatu dio Sanchezi

1:13

PSE-EE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak Gasteizen egindako ekitaldi batean ziurtatu duenez, ez du "PPrekin koalizio handirik egingo", Pablo Iglesias Unidas Podemosen buruak horixe aurreratu badu ere.

Boto-emaile aurrerakoiei esan die ez dutela "inolako beldurrik" izan behar. "Ez dugu inolako koalizio handirik egingo PPrekin", adierazi dio Iglesiasi, galdera hau bota aurretik: "Bosgarren aldiz blokeatuko duzu PSOE buru izango lukeen Gobernu aurrerakoia?".

Izan ere, "blokeoa" omen da "herrialde honen lehenengo arazoa", PSOEren idazkari nagusiaren arabera, eta horren errua gainerako alderdiei egotzi die.

"Guztien blokeoa, Gobernurik ez inorentzat", ohartarazi du Sanchezek, eta hortik ateratzeko modu bakarra PSOEri botoa ematea dela gaineratu du.

Beste alderdietako buruek gezurrezkoak diren gauzak leporatzen dizkiotela salatu du. Hala, gogorarazi du Albert Rivera Ciudadanosekoak esaten zuela Podemosekin eta independentistekin ituna egiteko asmoa zuela, baina hori bera ere "gezurtatua" geratu dela.

"PPk dio eskuin muturrarekin ituna dugula", eta Pablo Iglesiasek lautan bozkatu du "PSOEren aurka", gaineratu du Sanchezek.

PPrekin ez duela hitzartuko agindu du Pedro Sanchezek Gasteizen
PPrekin ez duela hitzartuko agindu du Pedro Sanchezek Gasteizen
PPrekin ez duela hitzartuko agindu du Pedro Sanchezek Gasteizen

0:55

Elkarrekin Podemos

Juan Carlos Monedero Podemosen buruzagiak ohartarazi du PSOEk eta PPk "koalizio handia" egiteko "mehatxua" badagoela, eta horrek "euskal eta kataluniar identitateak bahitzea" ekarriko lukeela.

Elkarrekin Podemos koalizioak Zarautzen (Gipuzkoa) egindako ekitaldian egin ditu adierazpenok, Pilar Garrido Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, eta Roberto Uriarte eta Miren Gorrotxategi Bizkaikoak aldamenean zituela.

"Badakigu koalizio handi horren mehatxuaren oinarrietako bat euskal eta kataluniar identitateak Gobernuak bahitzea izango dela, PPk dagoeneko esan baitu ez diola Gobernua Sanchezi doan emango", adierazi du Monederok, "hori galarazteko modu bakarra Unidas Podemosek gehiengoa" izatea dela azaldu baino lehen.

"PSOEren eta PPren koalizio handi batek ez luke Estatuaren nazio aniztasuna errespetatuko", berretsi du buruzagi moreak, eta gaineratu du Sanchezek PPri emango diola "Euskal Herriaren nortasuna".

"Unidas Podemosek gauza bera esaten du Zarautzen, Sevillako Trianan edo Valladoliden, Espainia Federalean eta nazio aniztasunean sinesten dugun bakarrak garelako, eta Espainiako Gobernuan hori berma dezakegun bakarrak garelako", azaldu du.

Indarkeria matxistaren kontrako borroka lehenesteko asmoa du Elkarrekin Podemosek
Indarkeria matxistaren kontrako borroka lehenesteko asmoa du Elkarrekin Podemosek
Indarkeria matxistaren kontrako borroka lehenesteko asmoa du Elkarrekin Podemosek

0:57

EH Bildu

Iñaki Ruiz de Pinedo Kongresurako EH Bilduren Arabako zerrendaburuak apirileko bozetakoa errepikatu eta PP EAEn ordezkaririk gabe uztearen aldeko apustua egin du.

Ruiz de Pinedok eta Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburuak Laudion (Araba) egindako ekitaldi batean parte hartu dute, eta Espainiako Estatuan subiranistek indarra izatearen garrantzia azpimarratu dute, Pedro Sanchez eta PSOE "eskuindarren besoetara" joan ez daitezen.

Ruiz de Pinedok Arabako egoeran jarri du arreta, asko dagoelako jokoan: "Aukerak argiak dira: EH Bilduk eserleku bat lortzen du, ala eserleku hori PPrena izango da. Demokrazia ala inboluzio antidemokratikoa. Eskubideak ala murrizketak. Hori da jokoan dagoena".

Horregatik, aurrerakoiak, ezkertiarrak eta demokraziaren baloreetan sinesten dutenak "hobeto ordezkatuko dituen aukera, eta PP eta eskuindarrak ordezkaririk gabe utziko dituena, EH Bildu" dela gogorarazi die arabarrei.

Pedro Sanchezi epelkerien denbora agortu zaiola uste du EH Bilduk
Pedro Sanchezi epelkerien denbora agortu zaiola uste du EH Bilduk
Pedro Sanchezi epelkerien denbora agortu zaiola uste du EH Bilduk

0:54

PP

Pablo Casado PPren burua Gasteizen izan da, eta esan du Sanchezek "bisaia kendu" duela Gau Beltzaren harira, eta onartu egin duela "blokeora" eramango duela Gobernua, "Frankestein Gobernua" errepikatu nahi duelakoan.

Casadoren ustez, horrekin Sanchezek agerian utzi omen du "Frankensteinen mozorroa" jantzi nahi duela berriro Unidas Podemosekin eta independentistekin ituna egiteko.

‘Sanchez kendu nahi dutenek botoa PPri emango diote’
‘Sanchez kendu nahi dutenek botoa PPri emango diote’
‘Sanchez kendu nahi dutenek botoa PPri emango diote’

play icon 14:37

Pablo Casado Gasteizen izan da kanpainaren lehen egunean
Pablo Casado Gasteizen izan da kanpainaren lehen egunean
Pablo Casado Gasteizen izan da kanpainaren lehen egunean

0:20

Ciudadanos

Ciudadanos Euskadik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu zituen atzo Gasteizen. Luis Gordillo alderdiaren EAEko bozeramaileak hitz egin zuen ekitaldian, eta esan zuen Ciudadanos dela "Euskadin konstituzionalistek duten baliabide bakarra", "nazkatuta" daudelako "EAJren kudeaketa txarraz".

Mas Pais

Txema Urkijo Mas Pais-Euskadi Eraikiren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak esan du "suminduen, atsekabetuen eta etsituen" aukera dela. Gainera, Gobernu aurrerakoia "berehala" osatzea eskatu du, lurralde politikaren "arazo larria elkarrizketatik eta lasaitasunez" konpontzeko.

Mas Paisen helburua egungo blokeoarekin amaitzea da
Mas Paisen helburua egungo blokeoarekin amaitzea da
Mas Paisen helburua egungo blokeoarekin amaitzea da

0:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP EAEko hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Hauteskunde inkestak Senatua Más País