Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak
Hauteskunde Orokorrak A10
Kanpainaren itxiera
agentziak | erredakzioa
El dirigente abertzale ha destacado que "la gente está activada" y que eso "es fundamental para tener un buen resultado".
Bideoak (1)
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak "bi milioi botora eta 30 diputatura iristeko" deia egin du "inboluzioari aurre egiteko". Llotja del Mar-eko adierazpenaren sinatzaileekin (ERC, Junts per Cat eta Cup) batera pilatutako botoei eta diputatuei egin die erreferentzia.
Otegik EH Bilduren kanpaina itxierako ekitaldian parte hartu du gaur Iruñean, Labrit frontoian, eta bertan izan dira, era berean, Bel Pozueta Kongresurako zerrendaburu nafarra eta Joseba Asiron Udaleko bozeramailea ere.
Buruzagi abertzaleak azpimarratu du "jendea aktibatuta" dagoela, eta hori "oinarrizkoa" dela "emaitza ona eskuratzeko". Hala ere, adierazi du "bizitzan batzuetan irabazi" egiten dela, eta bestela "ikasi" egiten dela "helburuak lortzeko borrokan aurrera egiten".
EH Bilduren koordinatzaileak adierazi du "Estatuarena joera autoritarioa" dela, eta aste honetan "bi adibide" zan direla: "Estatu kolpe digitala Turkiako erara, eta alderdi independentistak legez kanpo uzteko lege proposamena Madrilgo Asanbladan". "Prestatzen ari direnaren bi seinale dira", ohartarazi du.
Otegik azpimarratu du helburua lortzeko bidea "Bartzelonatik, Santiagotik eta Iruñetik" igarotzen dela, eta hori dela "frankismoaren herentziari gailenduko zaion bidea".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa