Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

23:27

Hauteskunde Orokorrak

Kanpainaren amaiera

Faxismoaren gorakadaz ohartarazita egin dute botoa eskuratzeko azken deia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Madrilera inoiz baino indartsuagoa joatearen garrantzia azpimarratu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Idoia Mendiak PSOEren aldeko boto uholdea eskatu du, Pedro Sanchezek gobernatu dezan.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko boto-emaileen indarra EAJn pilatzea eskatu du, "Madrilen sekula baino indartsuagoak eta Euskadiren lehen defentsa lerroa izateko".

EAJk Bilboko Areatzan itxi du hauteskunde orokorretarako kanpaina, lehendakariaren, Andoni Ortuzar EAJren presidentearen eta hainbat hautagairen hitzartzeekin, tartean Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburuarenarekin.

"Nortasunagatik, historiagatik, kulturagatik, pertsonalitateagatik, sentimenduagatik eta borondateagatik, Euskadi nazioa da; baina Espainian, askori ez zaie euskal nazioa gustatzen, eta garena eta duguna mehatxatzen ari dira etengabe", kritikatu du Urkulluk.

"Eskumenak murrizten dizkigute, ez dute Estatutua betetzen, Kontzertuari eraso egiten diote, 155. artikulua aplikatzen dute, eta alderdiak legez kanporatzea ongi ikusten dute. Euskadik badaki EAJk sekula baino indartsuago izan behar duela, bai Madrilen, bai Kongresuan, bai Senatuan; zeren Euskadiren lehen defentsa lerroa Madrilen baitago", azpimarratu du.

Mendiak PSOErentzat boto uholdea eskatu du, "Sanchezek gobernatu dezan"

Idoia Mendia PSE-EEko idazkaria nagusiak uste du Alderdi Sozialistak boto uholdea beharko duela azaroaren 11tik aurrera Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izan dadin.

PSE-EEk Bilbon egin du kanpainaren bukaerako ekitaldia. Han izan dira Patxi Lopez, Isabel Celaa eta Odon Elorza Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zerrendaburuak.  

Mendiak adierazi du PSOEri ez zaiola nahikoa hauteskundeak irabaztea: "Igandean gobernatzeko beste boto lortu behar ditugu. Hauteskundeak apirilean (orokorrak) eta maiatzean (udal eta foru hauteskundeak) irabazi genituen, baina ez ziguten gobernatzen utzi".

"Progresista guztioi, euskal herritar guztioi, abertzale izan edo ez, Pedro Sanchezek gobernatzea komeni zaigu, bestela Casadok gobernatuko du Voxen babesarekin", erantsi du.  

Elkarrekin Podemosek dio berea dela faxismoari aurre egiteko boto eraginkorra

Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak esan du "faxistei bidea ixteko" eta "autogobernuan murrizketarik ez egoteko botorik eraginkorrena" Podemosena dela.

Elkarrekin Podemosek Barakaldon egin du kanpaina bukaerako ekitaldi nagusia. Kongresurako eta Senaturako hautagaiak bertan zirela, Lander Martinezek hartu du hitz eta Pedro Sanchez gogor kritikatu du.

Espainiako Gobernua osatu ez izana eta, ondorioz, hauteskundeak Kataluniako prozesu independentistaren kontrako epaiaren ondotik errepikatu behar izana PSOEko buruzagiaren ardura dela adierazi du.

"Eta honen guztiaren ondorioa hau da: gure eskubideak, askatasuna eta autogobernua mehatxatzen duen Vox alderdiak gora egin dezakeela. Hirugarren indarra izan daiteke Kongresuan eta horrek eskuin-muturrari espazio mediatikoa eta eragin politiko arriskutsua ematea ekarriko du", ohartarazi du.  

EH Bilduk helburua zehaztu du: bi milioi boto soberanista

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak "bi milioi botora eta 30 diputatura iristeko" deia egin du "inboluzioari aurre egiteko". Llotja del Mar-eko adierazpenaren sinatzaileekin (ERC, Junts per Cat eta Cup) batera pilatutako botoei eta diputatuei egin die erreferentzia.

Otegik EH Bilduren kanpaina itxierako ekitaldian parte hartu du Iruñean, Labrit frontoian, eta bertan izan dira, era berean, Bel Pozueta Kongresurako zerrendaburu nafarra eta Joseba Asiron Udaleko bozeramailea ere.

EH Bilduren koordinatzaileak adierazi du "Estatuarena joera autoritarioa" dela, eta aste honetan "bi adibide" zan direla: "Estatu kolpe digitala Turkiako erara, eta alderdi independentistak legez kanpo uzteko lege proposamena Madrilgo Asanbladan". "Prestatzen ari direnaren bi seinale dira", ohartarazi du.

Otegik azpimarratu du helburua lortzeko bidea "Bartzelonatik, Santiagotik eta Iruñetik" igarotzen dela, eta hori dela "frankismoaren herentziari gailenduko zaion bidea".

PPk galdutako eserlekua berreskuratu nahi du

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak "zentzudunei" eskatu die botoa, "gauzak aldatzeko".

EAEko PPk Gasteizen eman dio amaiera igandeko hauteskunde orokorretako kanpainari. Harekin batera, Mari Mar Blanco, Bea Fanjul eta Iñigo Arcauz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak izan dira.

Euskadiko 'popularren' buruak adierazi du PPk "berreskuratu" egingo duela apirileko bozetan galdutakoa. Orduan, ordezkaritzarik gabe geratu zen.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena