Hauteskunde Orokorrak -

EAE - 4. eguna

PSE-EEk 'ahalik eta gehien' mobilizatzeko deia egin du eskuinari aurre egiteko

EAJk "akats" gisa ikusten du Vox beste bat bezala tratatzea, Elkarrekin Podemosek M15eko espiritua berreskuratzea eskatu du, EH Bilduk boto feminista aldarrikatu du, eta PPk AHTaren etorrera agindu du

Patxi Lopez, PSE-EEren hautagaia, Basaurin. Argazkia: Efe
Patxi Lopez, PSE-EEren hautagaia, Basaurin. Argazkia: Efe
Kongresu eta senaturako Bizkaiko hautagai sozialistek botoa eskatu dute Basaurin

0:56

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Espainiako Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuaren ustez, "demokratikoak ez diren alderdiak halakotzat tratatzea akatsa da", Voxi erreferentzia eginez. Ildo horretan, alderdi jeltzalea "beti eskubideak eta askatasunak defendatzen" aritu dela azpimarratu du.

Estebanek hauteskunde orokorretarako mitin batean egin ditu adierazpenok, Arrasaten (Gipuzkoa), Iñigo Urkullu lehendakariak egindako agerraldiari buruz kazetariek egindako galderei erantzunez. Izan ere, lehendakariak goizean galdetu du ea EAJren balizko legez kanporatze bat, Voxek defendatzen duen bezala, alderdi horren, PPren eta Ciudadanosen "Estatua uniformizatzeko estrategia partekatuaren" parte den, baina ohartarazi die "EAJ ez ezik, lehen lerroan Eusko Jaurlaritza ere” izango dutela.

"Ez naiz harritzen lehendakaria honekin atera izana, izan ere, titular handiko garai hauetan, edozer gauza esaten dute eta ez da ezer gertatzen, fake news-ak, albisteak eta sareen bidez zabaldutako gezurrak oso errazak dira", esan du Estebanek.

Bestalde, Aitor Estebanek defendatu du EAEn aplikatzen diren politika sozialak “erreferente” direla “Estatu osoan”, eta ohartarazi du EAJk ez duela "onartuko", ordenamendu juridikoari iseka eginez, batzuek Madrildik politika sozialak arautu, mugatu eta zuzendu nahi izatea, horretarako eskumenik ez dutenean.

Hala, "eskuinari" ez ezik, ezkerreko alderdiei ere zuzentzen zaiela esan du, "euren programetan, bai PSOEk, bai Unidas Podemosek, ideia batzuk azaltzen dituztelako, eta horietako batzuetan bat etor gaitezke edo adostu ditzakegu, baina, jakina, ezin dena da Madrilgo araudi baten bidez egin, beraiek planteatzen duten bezala". "Horretan talde parlamentario hau oso adi egongo da", gaineratu du.

Hautagai jeltzaleak esan du EAJ "tematuta" egongo dela "Toledoko Itunean akordio berri bat amaitzen", "behingoz pentsio sistema publikoaren bideragarritasuna ziurtatzeko".

VOXen kontrako babes muga bat exijitu du EAJk
VOXen kontrako babes muga bat exijitu du EAJk
VOXen kontrako babes muga bat exijitu du EAJk

PSE-EE

Patxi Lopez Kongresurako PSOEren Bizkaiko zerrendaburuak "ahalik eta gehien" mobilizatzeko deia egin die herritarrei, "eskuinak bozkatzera ez joatea nahi duelako", eta, horretarako, "kanpaina zikinak, B mailako kanpainak" erabiltzen ari direlako. "Haiek badakite eskuineko boto-emaileek beti bozkatzen dutela, eta orain hiru alderditan banatuta joan arren, hauteskundeen ondorengo egunean berehala jartzen direla ados. Ez dira inoiz haien artean blokeatzen ", gaineratu du.

Lopezek "haserrea mobilizazio bihurtzera" animatu du; izan ere, bestela, hilaren 11n, "350 diputatu berdin-berdin egongo dira, baina arazoa da beste batzuek aukeratuak izango direla ".

Hauteskunde eztabaida
Hauteskunde eztabaida
Hauteskunde eztabaida

play icon 62:50

Bestalde, Maria Guijarro PSOEren Bizkaiko hautagaiak azpimarratu duenez, sozialistek "jendearen bizitza eraldatuko duen politika baten alde" egiten dute, baita "beren pentsioak Konstituzioan blindatzea behar duten milioika pentsiodunentzat" eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat gobernatzearen alde ere, "indarkeria matxistaren aurkako Estatu Itunaren neurri guztiak martxan jartzea merezi baitute".

"Voxeko jaun-andreok, indarkeria matxista, genero indarkeria existitzen da, eta ez gaude prest atzerapauso bat bera ere emateko", azpimarratu du hautagai sozialistak.

Kongresu eta senaturako Bizkaiko hautagai sozialistek botoa eskatu dute Basaurin
Kongresu eta senaturako Bizkaiko hautagai sozialistek botoa eskatu dute Basaurin
Kongresu eta senaturako Bizkaiko hautagai sozialistek botoa eskatu dute Basaurin

0:56

Elkarrekin Podemos

Juantxo Lopez de Uralde Kongresurako Elkarrekin Podemosen Arabako zerrendaburuak M15eko espiritua aldarrikatu du, eta hautesleei dei egin die hauteskunde deialdia errepikatzeak eta bozkatzera joateak sortu dien "haserrea eta frustrazioa gainditzeko".

Kontxi Palentzia (Araba) eta Miren Gorrotxategi (Bizkaia) Senaturako eta Kongresurako hautagaiak ere Laudioko (Araba) ekitaldian izan dira, eta, bertan, botoa ematera itzuli behar izateagatik etsita sentitzen diren pertsonei zuzendu zaie Arabako zerrendaburua, eta apirileko hauteskunde orokorren ostean gobernua osatzeko akordiorik ez izateak ekarri zuen "aukera galdua" deitoratu du.

Hausnarketa eta memoria ariketa bat egitera gonbidatu du, M15eko mobilizazioak eta "kaletik aldaketaren alderdi politikoen sorrerara eta alderdi horiek erakundeetan egotera iristea kosta zen urteak" gogoratzera.

"Badakigu jendea haserre eta nekatuta dagoela. Baina jarraitu egin behar dugu. Esan dezakegun gauza bakarra da ez etsitzeko. Gertu gaude. Uda honetan benetako aldaketaren gobernu batean egotea lortzetik oso gertu egon gara. Bultzada txiki bat baino ez zaigu geratzen, eta horrek emango du Unidas Podemosek Kongresuan indarra izatea ", adierazi du.

Atsekabea gainditzeko deia egin du Elkarrekin Podemosek eta haserrea boto bihurtzeko
Atsekabea gainditzeko deia egin du Elkarrekin Podemosek eta haserrea boto bihurtzeko
Atsekabea gainditzeko deia egin du Elkarrekin Podemosek eta haserrea boto bihurtzeko

0:54

EH Bildu

Mertxe Aizpurua Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, bere alderdiak lortzen ez duen eserlekua "Espainiako eskuinaren esku geratuko da", eta koalizioak apirilaren 28an PPren kaltetan lortu zuen ordezkaria galtzeko "arriskuaz" ohartarazi du.

"Euskal emakumeok oso ondo dakigu zer proposatzen duten Espainiako eskuindarrek guretzat. Euskal emakumeok ahots indartsua behar dugu Madrilen, Espainiako Estatutik datozen bidegabekeriei erantzuteko ", adierazi du hautagai abertzaleak Azpeitian.

Azpeitiko Emakumeen Txokoan egindako ekitaldi batean, Aizpuruak koalizio independentistarentzako botoa eskatu du, Araban eta Nafarroan PP EH Bilduri gailentzeko dagoen "arriskuaren" aurrean.

"Euskal emakume feministok ahots indartsu baten bidez ordezkatuta egon behar dugu Madrilen, bidegabekerien aurrean justizia, inboluzioaren aurrean demokrazia, errepresio politikoaren aurrean askatasuna eta murrizketa ekonomiko eta sozialen aurrean duintasuna eskatzeko", azpimarratu du.

Euskal emakumeon ahotsa Madrilen entzunarazi behar dela aldarrikatu du EH Bilduk
Euskal emakumeon ahotsa Madrilen entzunarazi behar dela aldarrikatu du EH Bilduk
Euskal emakumeon ahotsa Madrilen entzunarazi behar dela aldarrikatu du EH Bilduk

0:59

PP

Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkateak botoa Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko zerrendaburuarengan “pilatzeko” eskatu die bizkaitarrei, "zentro-eskuineko konstituzionalismoaren itxaropena" delakoan.

Bilbon egindako ekitaldian, Martinez-Almeidak harridura agertu du Madrilek Estatuko hainbat hirirekin duelako lotura abiadura handiko trenbidearen bitartez, baina ez Bilborekin. "Inork ezin du ulertu, ulertezina da ez PSOE ez EAJ ez jabetzea AHTk lehiakortasunerako eskaintzen dituen abantailez", adierazi du, eta gaineratu du "premiazkoa" dela.

Mari Mar Blanco hautagaia Laudion izan da
Mari Mar Blanco hautagaia Laudion izan da
Mari Mar Blanco hautagaia Laudion izan da

0:26

Besteak

Por un Mundo Mas Justok giza eskubideak politikaren ardatza izatea defendatzen du.

Por un Mundo Mas Justok giza eskubideak politikaren ardatza izatea defendatzen du
Por un Mundo Mas Justok giza eskubideak politikaren ardatza izatea defendatzen du
Por un Mundo Mas Justok giza eskubideak politikaren ardatza izatea defendatzen du

0:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP EAEko hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Hauteskunde inkestak Senatua Más País