Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina

Podemos: 'EAJ eredu esplotatzaile bat eskaintzen ari da PSE-EEren laguntzarekin'

EH Bilduren "itxurakeriaz" ohartarazi du EAJk. Ilardiaren hitzetan, Bizkaiak "EH bildu indartsu bat behar du". "Abertzaleak ez diren" herritar guztien botoa eskatu du PPk.

Lander Martinez Podmeoseko idazkari nagusia eta David Soto Iruneko alkategaia. EFE/Juan Herrero.
Lander Martinez Podmeoseko idazkari nagusia eta David Soto Iruneko alkategaia.
Elkarrekin Podemosen iritziz, PSEk 'PP eta Ciudadanosekin' egingo luke ituna Irunen

0:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren "itxurakeriaz" ohartarazi du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak asteazken honetan; izan ere, koalizioa "moderaziorantz bidaia azkarra" egiten ari da, jeltzaleen "antza" hartzeko eta hautesleak erakartzeko.

EAJk Donostian egin du ekitaldia. Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano EAJren Gipuzkoako ahaldungai nagusia, Eneko Goia Donostiako alkategai jeltzalea eta Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea izan ditu lagun Ortuzar.

EAJko presidenteak ezker abertzalea izan du hizpide. "Itxurakeria" leporatu dio Ortuzarrek. Gernikako Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa, berrindustrializazioa eta "txartel bakarra" aipatuz moderatu bezala agertu nahi dutela ohartarazi du. "Garraio publikoen artean, Abiadura Handiko Trena aipatzea bakarrik falta zaie. Denbora eman, eta egingo dute", esan du ironiaz.

EAJren eredu originala ala EH Bilduren kopia kaskarra: horixe da hautua, EAJren ustez
EAJren eredu originala ala EH Bilduren kopia kaskarra: horixe da hautua, EAJren ustez
EAJren eredu originala ala EH Bilduren kopia kaskarra: horixe da hautua, EAJren ustez

1:19

Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko ahaldungaiaren hitzetan, Bizkaiak "EH bildu indartsu bat behar du, gizarte eta laneko gaietan Bizkaiak atzera ez egiteko berme bakarra delako; adinekoek kalitatezko zerbitzuak jasotzeko eta langileriak lan baldintza duinak izateko".

Ilardiak hitza hartu du hauteskunde kanpainako ekitaldian, Durangon (Bizkaia). Era berean, Ima Garrastatxu alkategaiak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak parte hartu dute.

"Kudeaketa gardena eta partizipatiboa" egiteko konpromisoa hartu du Ilardiak, Bizkaia "dekretu bidez" gobernatzeari uzteko.

EH Bildu: 'Estatus berriaren gaineko testu artikulatu bat erregistratuko dugu'
EH Bildu: 'Estatus berriaren gaineko testu artikulatu bat erregistratuko dugu'
EH Bildu: 'Estatus berriaren gaineko testu artikulatu bat erregistratuko dugu'

1:23

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiaren ahotan, EAJk Euskadirentzat dituen misioak "lanaldi amaigabeak eta esplotazioaren aurrean etsipena" dira. Gainera, PSE-EE "eredu esplotatzailearen konplize berriro" izango dela ziurtatu du. Horren aurrean, Elkarrekin Podemosi babesa ematea, "XXI. mendeko erronken mailan jartzeko baiezko botoa ematea da, anbizioa eta ausardiarekin", defendatu du.

Martinezek hitza hartu du Irunen (Gipuzkoa), kanpainako ekitaldian. Besteak beste, David Soto eta Maria Valiente hautagaiek ere parte hartu dute mitinean. "Kalean sentsazio onak ditugu", azaldu du Martinezek, "berriro jende askok Elkarrekin Podemosi botoa emango diola nabaritzen da".

Horregatik, hauteskunde kanpainako azken bi egunetan, "azken esfortzua" egiteko deia egin du koalizio moreko buruzagiak, "noizbait botoa eman ziguten pertsonek berriz gauza bera egin dezaten".

Elkarrekin Podemosen iritziz, PSEk 'PP eta Ciudadanosekin' egingo luke ituna Irunen
Elkarrekin Podemosen iritziz, PSEk 'PP eta Ciudadanosekin' egingo luke ituna Irunen
Elkarrekin Podemosen iritziz, PSEk 'PP eta Ciudadanosekin' egingo luke ituna Irunen

0:55

Hautesleak ezkerreko itunen "amuekin" ez "nahasteko" eskatu dio Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Elkarrekin Podemosi; benetan interesatzen zaiona "EH Bilduren independentismoarekin adostea delako".

Mendia Legutioko Herriko Etxearen inaugurazioan izan da. Araban "oreka fiskalak hausteko PPrekin itxi dituzten akordioak azaltzeko" eskatu die buruzagi sozialistak EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi.

Araban "gehien dutenek gehiago ordaintzen jarraitzeko" bermea sozialisten "koherentzia" dela azpimarratu du PSE-EEko agintariak. Gainera, "ezkerreko eskolak" eman nahi izatea aurpegiratu dio Elkarrekin Podemosi, EH Bildurekin "aliantzak" lortzeko deia egiten ari den bitartean.

'Ez da EAJren eta EH Bilduren arteko dema', nabarmendu du PSE-EEk Legution
'Ez da EAJren eta EH Bilduren arteko dema', nabarmendu du PSE-EEk Legution
'Ez da EAJren eta EH Bilduren arteko dema', nabarmendu du PSE-EEk Legution

0:53

Azkenik, "abertzaleak ez diren" herritar guztien botoa eskatu du Leticia Comeron PPren Gasteizko alkategaiak, baina EAJren kudeaketarekin "pozik ez dauden" nazionalisten babesa ere eskatu du.

Gasteizen hauteskunde ekitaldia egin du PPk, eta Comeronek bertan egin ditu adierazpenak. Iñaki Oyarzabal Alderdi Popularraren Arabako ahaldungaiak ere hitza hartu du. PP "ilusioz eta indarrez beteriko aukera" ordezkatzen duela ziurtatu du Oyarzabalek.

Arabako hiriburuan nazionalismoaren aurrean "aukera bakarra" PP dela adierazi du Gasteizko alkategaiak. "Abertzale ez diren guztiei" botoa eskatu die Comeronek, baina baita "abertzaleak izanik" Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen kudeaketarekin "pozik ez daudenei" ere.

PPk abertzaleak ez diren arabar guztien botoa batu nahi du
PPk abertzaleak ez diren arabar guztien botoa batu nahi du
PPk abertzaleak ez diren arabar guztien botoa batu nahi du

0:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak