X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Legebiltzarrean
EAJ, Aralar, EA eta EBk Bilduri eskubideak itzularazteko eskatu dute
Auzitegi Gorenaren erabakiarekiko "erabateko desadostasuna" erakusten duen idatzia irakurri dute lau alderdietako ordezkariek. PSE-Eek, PPk eta UPyDk ez dute agiria babestu.
Erredakzioa
EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk Bilduko hautagaiei "eskubideak itzularazteko" eskatu diote Auzitegi Konstituzionalari idatzi batean.
Idatzia Legebiltzarreko gainerako alderdiekin adosten saiatu dira lau alderdietako ordezkariak, baina PSE-EEk, PPk eta UPyDk ez dute babestu.
Agiria azkenean komunikabideen aurrean irakurri dute Joseba Egibarrek (EAJ), Aintzane Ezenarrok (Aralar), Juanjo Agirrezabalak (EA) eta Mikel Aranak (EB).
Bilduren zerrendak baliogabe uzteko erabakiarekiko "erabateko desadostasuna" erakutsi dute.
Gainera, Eusko Jaurlaritzari eta Patxi Lopez lehendakariari "eskura dituzten neurri instituzional, politiko eta juridiko guztiak" martxan jartzeko eskatu diete, idatzian adostu dutena bete dadin.