Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

17:09

Udalen osaketa

Hauteskunde kanpaina

PSErekin nahiz EAJrekin itunak sinatzeko prest agertu da Gasteizko PP

Erredakzioa

Javier Maroto alkategaiak iragarri duenez, Betoñon 'Gasteiz Masterplan' industrialdea sortzea proposatuko du eta horrek 1.000 lanpostu berri sortuko ditu zuzenean eta beste 5.000 zeharka.

42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Javier Maroto PPren Gasteizko alkategaiak esan du ez duela "beldurrik" PSErekin nahiz EAJrekin itunak sinatzeko, horrek PPk Arabako hiriburuko alkatetza lortzea ahalbidetuko badu. Nolanahi ere, Gasteizerako dituzten proiektuak zehatzago azaltzeko eskatu die bi alderdi horiei.

Bilbon, Forum Europan, eskainitako hitzaldi batean aurreratu du Marotok akordioetara heltzeko unean ez duela "inolako hipotesirik" baztertuko. Alfonso Alonsoren agintaldian alkateorde izan zen garaian gutxiengoan gobernatu zutela eta orduan ere proiektuak eta aurrekontuak aurrera ateratzeko bi alderdiekin hitzarmenak sinatu zituztela nabarmendu du.

Marotoren helburu nagusia lanpostuak sortuko dituen plana abian jartzea izango da. Bide horretan, Gasteiz Enplegua sortzeko Hirien Foroan sartuko duela eta finantziazio eta eskumen gehiago exijituko dituela iragarri du.

"Bere lehentasun nagusiak lana sortzea eta ekonomia suspertzea izango diren alkatea behar du Gasteizek", adierazi du Marotok. Ildo horretan, ''Gasteiz Masterplan'' proposamena azaldu du: zuzenean 1.000 lanpostu berri eta zeharka beste 5.000 sortuko dituen industrialdean martxan jarriko du Betoñon.

Azpiegitura hori "autofinantziazioan" oinarrituko da eta "17 milioi euroko gainbalioa eragingo du". Maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean "berehala" jarriko luke abian aipatu proiektua.

Horrez gain, Gasteizko hirigunea itxuraldatzea proposatu du, "barneko eraztun berdea" izeneko egitasmoaren bidez. Horrek, besteak beste, Gasteizko trenbidea hirigunean lur azpitik joatea ekarriko luke.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena