X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Hamaikabatek zerga-politika 'justuagoa' eskatu du

Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak gogor kritikatu du Ekarpenen Legeari buruzko eztabaida atzeratzea, Gipuzkoako ekonomiari "lau urtetako kaltea" egin diezaiokelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Gonzalez Hamaikabaten (H1!) ahaldun nagusigaiak zerga-politika "justuagoa" eta diru-sarrerak erakundeen artean banatzeko eredu berria eskatu du, eta gogor kritikatu du Ekarpenen Legeari buruzko eztabaida atzeratzea, Gipuzkoako ekonomiari "lau urtetan egin diezaiokeelako kalte".

Gonzalez Donostian izan da hauteskunde ekitaldi batean eta bertan izan du lagun Iñaki Galdos Donostiako alkategaia ere. Azken horrek Pello Gonzalezek Ogasun Sailean egindako lana goraipatu du, izan ere, "zerga progresiboagoak lortzeko lan egin du, SICAVek zituzten zerga onurak ezabatuz eta kapital errenten gaineko zerga handituz".

Horren harira, Gonzalezek esan du beharrezkoa dela euskal administrazioek diru-sarrerak banatzeko duten eredua berrikustea, "egun Gipuzkoarentzat ez baita justua eta etorkizunean are okerragoa" izango omen da. Hori dela eta, zerga-politika "justuagoa" aldarrikatu du eta EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu "injustizia" horren aurrean entzungor egin dutelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea