X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

PP-PSE itunaren kontra dauden hautesle sozialisten botoa eskatu du EBk

Cayo Lara IUren idazkari nagusiak esan du besoak zabalik dituztela PSE-EEren "boto-emaile ezkertiarrentzat", "ezkerrarekin, eta ez PPrekin, egotegatik harro" egon nahi dutenentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara IUren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak eta Ezker Batuak besoak zabalik dituztela PSE-EEren "boto-emaile ezkertiarrentzat", "ezkerrarekin, eta ez PPrekin, egotegatik harro" egon nahi dutenentzat.

EBk Bilbon egin duen ekitaldi politikoan Cayo Larak PP-PSE itunaren harira azaldu duenez, "nork esan behar zuen PSE-EEren hautesle ezkertiarrak PPk lotuta egongo zirela Euskadin?".

Itun horrek "klaseen nahasketa" eragiten duela uste du IUren buruzagiak, baina PSE-EEren barruan "nahasten" ez den jende "ezkertiarra" badagoela. Horiei luzatu die eskua "ezker alternatiboa sortzeko".

Hauteskundeetan Bildu koalizioaren partehartzeaz galdetuta, Cayo Larak esan du IUrentzat gaia "itxita" dagoela, auzitegiek "itxi" zutelako.

Hori horrela, "orain erabakia hartzea euskal herritarrei" dagokiela azpimarratu du eta gogor kritikatu ditu PPk eta PSOEk Bilduri buruz hauteskunde-kanpainan esan dituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea